2025eko laugarren hiruhilekoan guztira 1.000 obra-lizentzia gehiago eman dituzte Euskadiko udalek

Argitalpen-data: 

Dos_promociones_en_obra_en_Amurrio.JPG
  • Aurreko hiruhilekoan baino 123 lizentzia gehiago eman dira (% 14 termino erlatiboetan), eta 2024ko hiruhileko berean baino 43 lizentzia gehiago (% 4,5).

Lizentzia horien erdiak baino gehiago (% 52,2) Bizkaiko Lurralde Historikoan eman dira (522 lizentzia). Gipuzkoan obra handiko 297 lizentzia eman dira, hau da, EAE osoaren % 29,7, eta Araban 181 lizentzia (guztizkoaren % 18,1), 2025eko laugarren hiruhilekoan.

  1. 1. taula. Obra handiko lizentzien kopurua, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 4. hiruhilekoa

 (Hiruhilekoko balio absolutuak eta ehuneko bertikalak. Aldakuntza absolutua eta portzentuala aurreko hiruhilekoaren aldean eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean)

 

OBRA HANDIKO LIZENTZIAK

2025eko 4. hiruhilekoa

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza

Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza

Kopurua

%

Kopurua

Ald. (%)

Kopurua

Ald. (%)

Euskal AE

Guztira

1.000

% 100

123

% 14,0

43

% 4,5

Oin berria     

80

% 8,0

13

% 19,4

–6

–% 7,0

Birgaitzea

905

% 90,5

117

% 14,8

55

% 6,5

Eraispena

15

% 1,5

–7

–% 31,8

–6

–% 28,6

Araba/Álava

Guztira

181

% 100

27

% 17,5

–8

–% 4,2

Oin berria     

33

% 18,2

8

% 32,0

8

% 32,0

Birgaitzea

147

% 81,2

22

% 17,6

–10

–% 6,4

Eraispena

1

% 0,6

–3

–% 75,0

–6

–% 85,7

Bizkaia

Guztira

522

% 100

37

% 7,6

–9

–% 1,7

Oin berria     

31

% 5,9

5

% 19,2

–14

–% 31,1

Birgaitzea

483

% 92,5

31

% 6,9

4

% 0,8

Eraispena

8

% 1,5

1

% 14,3

1

% 14,3

Gipuzkoa

Guztira

297

% 100

59

% 24,8

60

% 25,3

Oin berria     

16

% 5,4

0

% 0,0

0

% 0,0

Birgaitzea

275

% 92,6

64

% 30,3

61

% 28,5

Eraispena

6

% 2,0

–5

–% 45,5

–1

–% 14,3

 

Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 4. hiruhilekoa

Birgaitze-lanak finkatu dira lizentzien xede nagusi gisa (% 90,5), obra berriak hiruhilekoan izandako gorakadaren aurrean.

Obra motaren araberako analisiak birgaitze-jarduketen nagusitasuna berresten du, lizentzia guztien % 90,5 baitira (905 unitate). Obra berria, berriz, % 8,0 da (80 lizentzia), eta eraispenak gainerako % 1,5a (15 lizentzia).

  1. grafikoa. Obra handiko lizentzien kopurua, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 4. hiruhilekoa

 

EAEko eraikuntzaren sektoreak nolabaiteko egonkortasunarekin itxi du 2025a, urtean % 1,1eko aurrerapen txikia izan baitu.

2025eko laugarren hiruhilekoaren amaieran metatutako datuen analisiak egonkortze-etapa bat berresten du, EAEn goranzko joerarekin. Azken urtean emandako obra handiko lizentzien bolumen osoa % 1,1 igo da aurreko ekitaldiarekin alderatuta, hau da, 43 lizentzia gehiago eman dira.

Obraren xedea

Gora egin dute bi erabileretarako (bizitegi-erabilerarako eta bizitegiz bestelako erabilerarako) obra handiko lizentziak, bi konparazioetan (hiruhilekoan eta urtean).

2025eko laugarren hiruhilekoan obra handiko 985 lizentzia eman dira oin berriko eraikinak egiteko (80 lizentzia) edo lehendik dauden eraikinak birgaitzeko (905 lizentzia). Horietatik 697 lizentzia (% 70,8) bizitegi-erabilerako proiektuei lotuta daude, eta 288 lizentzia (% 29,2) bizitegiz bestelako erabilerako proiektuei.

  1. grafikoa. Obra handiko lizentziak, obraren xedearen arabera. 2025eko 4. hiruhilekoa

 

Bestalde, bizitegiz bestelako erabileretara bideratutako lizentziek bilakaera konplexuagoa izan dute. Aurreko hiruhilekoaren aldean % 7,9 hazi badira ere (21 lizentzia gehiago), urte arteko konparazioan % 7,1eko beherakada izan dute (22 lizentzia gutxiago).

Urte arteko kopuru metatuan, bizitegi-sektorearen bultzadak % 1,3ko hazkundea finkatu du emandako lizentzien kopuruan, eta bizitegiz bestelako erabilerarako lizentzien beherakada xurgatu du.

2025eko ekitaldiaren itxieran, aurreko urtearekiko balantze konparatiboak, metatutako urte arteko zifrak konparatzean, saldo positiboa ematen du, baina neurrizkoa. 49 lizentziako gehikuntzarekin (% 1,3 termino erlatibotan), emakidaren egonkortasuna bizitegi-erabileraren bultzadaren ondorio izan da batik bat. Haren 71 lizentzia berriek (% 2,7) bizitegiz bestelako esparruan izandako 22 lizentziako atzerakada (–% 2,0) konpentsatu dute.

Bizitegiz besteko erabilerak beheranzko joera izan du industrian eta energian (–% 4,1: 8 lizentzia gutxiago) eta, nabarmenago, lehen sektorean (–% 21,3: 19 lizentzia gutxiago). Zerbitzuen sektoreak bakarrik eutsi die balio positiboei, % 0,6ko igoera txiki batekin (5 lizentzia gehiago).

Aurreikusitako etxebizitzak

Bizitegi-sektorearen gorakada handia EAEn: obra handiko lizentzien eraginpeko etxebizitzen kopurua % 54 igo da urtebetean, eta % 15 azken hiruhilekoan.

2025eko laugarren hiruhilekoan, EAEn emandako bizitegi-erabilerarako 697 lizentziak guztira 1.631 etxebizitzaren gaineko jarduketetan islatu dira. Esku-hartze horien egiturak joera argi bat berresten du: oin berria da nagusi, guztizkoaren % 82,4 (1.344 etxebizitza), birgaitze-prozesuei lotutako % 17,6aren aldean (287 etxebizitza).

  1. taula. Aurreikusitako etxebizitzak, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 4. hiruhilekoa

 (Hiruhilekoko balio absolutuak eta ehuneko bertikalak. Aldakuntza absolutua eta portzentuala aurreko hiruhilekoaren aldean eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean)

AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZA KOPURUA

2025eko 4. hiruhilekoa

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza

Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza

Kopurua

%

Kopurua

Ald. (%)

Kopurua

Ald. (%)

Euskal AE

Guztira

1.631

% 100

210

% 14,8

571

% 53,9

Oin berria     

1.344

% 82,4

231

% 20,8

567

% 73,0

Birgaitzea

287

% 17,6

–21

–% 6,8

4

% 1,4

Araba/Álava

Guztira

562

% 100

318

% 130,3

264

% 88,6

Oin berria     

515

% 91,6

320

% 164,1

275

% 114,6

Birgaitzea

47

% 8,4

–2

–% 4,1

–11

–% 19,0

Bizkaia

Guztira

679

% 100

150

% 28,4

109

% 19,1

Oin berria     

552

% 81,3

180

% 48,4

112

% 25,5

Birgaitzea

127

% 18,7

–30

–% 19,1

–3

–% 2,3

Gipuzkoa

Guztira

390

% 100

–258

–% 39,8

198

% 103,1

Oin berria     

277

% 71,0

–269

–% 49,3

180

% 185,6

Birgaitzea

113

% 29,0

11

% 10,8

18

% 18,9

 

Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 4. hiruhilekoa

 

Bilakaerari dagokionez, bizitegi-sektoreak ezohiko dinamismoa erakusten du: etxebizitza kopurua % 14,8 igo da (210 etxebizitza) aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 2024ko aldi beraren aldean % 53,9ko igoera erakusten du, zenbaketa globalari 571 etxebizitza gehituta.

Bilakaera geografikoak oso dinamika desberdinak ditu hiru lurraldeetan. Hala, Arabak eta Bizkaiak konpentsatu egiten dute Gipuzkoako uzkurdura puntuala.

  • Araba da bultzadarik handiena izan duen lurraldea, aurreko hiruhilekoan baino zifra 2,3 aldiz handiagoak lortu baititu (% 130,3ko hazkunde erlatiboa). Inguruabar hori eraikuntza berriari bakarrik zor zaio, 320 etxebizitza gehiago ekarri baititu, bere pisu erlatiboa % 91,6an kokatuta (EAEko altuena).
  • Bizkaiak hazkunde iraunkorra erakusten du. Hiruhilekoko % 28,4ko saldo positiboa du. Araban bezala, oin berriaren gorakada handia (% 48,4koa) nahikoa izan da birgaitzera bideratutako etxebizitzen % 19,1eko jaitsiera neutralizatzeko.
  • Beste bi lurraldeetan ez bezala, Gipuzkoak hiruhilekoko % 39,8ko atzerakada izan du, eraikuntza berrian izandako atzerakadak (–% 49,3koak) eraginda. Hala ere, epe luzerako irakurketa guztiz desberdina da: urte arteko konparazioan, lurraldeak bikoiztu egin du bere etxebizitzen bolumena (% 103,1eko hazkundea), eta gora egin du lizentzien bi xede motetan (obra berrian eta birgaitzean).

Urte arteko kopuru metatuetan, obra berriko etxebizitzen igoerak Euskadin aurreikusitako etxebizitzen kopurua ia % 12 handitu du hiru lurraldeetan.

Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2025eko lau hiruhilekoetan metatutako bizitegi-xederako jarduerak 5.441 etxebizitzari eragin die guztira. Horietatik % 77,6 (4.222 unitate) oin berriko obrei dagozkie, eta % 22,4 (1.219 unitate) birgaitzera bideratuta daude.

Bolumen horrek 571 etxebizitzako igoera (% 11,7koa) adierazten du, 2024ko lau hiruhilekoetako metatuaren aldean. Hazkunde horren arrazoia, funtsean, eraikuntza berrian izandako % 15,5eko hazkundea da (567 etxebizitza gehiago); izan ere, birgaitze-jarduketen hazkundeak 4 etxebizitzari (% 0,3ri) baino ez dio eragiten.

  1. grafikoa. Aurreikusitako etxebizitzak, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 4. hiruhilekoan metatutako urteko datuak

 (Balio absolutuak eta ehuneko bertikalak)

Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 4. hiruhilekoa

Metatutako analisiak erakusten du, halaber, obra berriko lizentziei lotutako etxebizitzak direla nagusi argi eta garbi. Arabak (% 84,5) eta Bizkaiak (% 79,0) EAEko batezbestekoa (% 77,6) gainditzen dute; Gipuzkoan, berriz, nabarmen azpitik dago (% 68,2). Horrek ehuneko 9 puntu baino gehiagoko aldea adierazten du (nolanahi ere, etxebizitza berrien pisua ere birgaitu behar denarena baino handiagoa da).

Informazio gehiago: Emaitzen txostena

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)