Iñigo Etxezarreta: «ETSren formatu ezberdinak egongo dira etorkizunean»
- ETS taldeak "Bihotzen konkista" kontzertua emango du larunbatean Madrilen, Movistar Arena beteko duten 16.000 lagunen aurrean eta ETB1en eta ETB ONen pantailez bestaldeko ikusleentzat. Iñigo Etxezarreta kantari eta gitarristarekin hitz egin du orain.eus-ek, horren aitzakian, honetaz eta hartaz, luze eta zabal
Gero eta egonarri eta segurtasun handiagoz egiten die aurre Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento (ETS) taldearen buruak (Gasteiz, 1988) formatu handiko kontzertuei, BECen 2025eko martxoan eskaini zituen hiru emanaldien, duela bi aste Palau Sant Jordi Bartzelonako kiroldegian zabaldutako ikuskizunaren eta larunbat honetan, hilak 25, Madrilgo Movistar Arenan emango duen kontzertuaren muntakoei.
Halako erronkak martxan jartzeko urratsa egiteagatik pozik dago musikaria, ikasteko eta "erokeriak" egiteko parada ematen diotelako eta "artistago" sentitzen delako aupada horiei esker, baita gaualdi berezioi esker taldearen izena hazi egin delako ere.
Elkarrizketa osorik hemen.


