Euspot euskarazko spot lehiaketa 2026
Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berria abian da. Aurtengo gaia Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan? izango da. Hortaz, spoten helburua gazteak sare sozialetan euskarazko edukiak sortzea eta kontsumitzea da helburua.
30 segundo gehienez eta formatu librean
Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.
Parte hartzaileek haien lanak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 25era arte.
3.000 euro baino gehiago saritan
Euspot lehiaketan 3.000 euro baino gehiago banatuko dira sei saritan.
Sari nagusiak:
- Spotik onena: 1.000 euro
- Publikoaren saria: 500 euro
- Gazteen saria (18 urtetik beherakoak): 500 euro
- Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro
Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro
- Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro
Euskarazko spot lehiaketaren 15. edizioa
Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko helburuarekin sortutako lehiaketaren 15. edizioa egingo da aurten. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatean arloa uztartzen dituen ekimena, eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen.
2011. urtean antolatu zen lehen aldiz Euspot eta ordutik 1000 spotetik gora aurkeztu dira. Iazko edizioa izan da, orain arte, arrakastatsuena. Izan ere, iaz 115 lan baino gehiago aurkeztu ziren.
Antolatzaileak eta babesleak
Aurten ere ekimenak babes zabala izango du. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila ekimenaren babesle nagusia da.
Bestetik, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola antolatzaileak dira eta Bai euskarari Elkartea eta Music Library laguntzaileak.
Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioa
Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 6.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Martxoak 24(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 25(e)ra
- EntitateaAretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


