Generazinema Ekoizpena 2026

  • Generazinema Ekoizpena 2026

Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez nahiz OTT bidez.

Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:

a) Film zinematografikoak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, komertzialki ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

Ekoizpen bat proiektu-fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

Deialdi honetan bi laguntza modalitate daude, A eta B, eta horietan ere, bina azpimodalitate. Hona hemen laguntzen banaketa, modalitateen eta azpimodalitateen arabera:

  • A modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film luzea" izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa izan.

Film zinematografiko luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

  • B modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film laburra" izanen da 60 minututik beherako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa izan.

Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak.

Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.

Laguntzen xede diren proiektuak 2025eko azaroaren 1etik 2028ko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.

Bat etorriz Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, adimen artifizialeko ereduak erabiltzen badira jarduera gauzatzeko, onuradunak horren berri eman beharko du, bai eta zehaztu ere proiektua aurrera eramaten duten pertsona fisikoen esku-hartze maila eta, hala badagokio, haiek egindako berrikuspen lana.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 11(e)tik 2026(e)ko Apirilak 30(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.