• Proiektu irabazlearen helburua San Frantziskon bazterkeria-egoeran dauden komunitateetako talentua duten pertsonen prestakuntza eta laguntza sustatzea da.
• "Indibidualismoa nagusi den garai honetan, Leticiarena bezalako giza eta gizarte-balioen alde lan egiten duten proiektuak ezinbestekoak dira" azpimarratu du Amaia Barredok.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Basque Culinary Centerrek 2025eko "Basque Culinary World Prize" ren irabazlea iragarri dute, Donostiako GOen egindako ekitaldi batean. Aurten, Leticia Landak jaso du saria, duela hogei urtetik La Cocina proiektua egiten ari den emakume estatubatuarrak.
Proiektu irabazleak komunitate baztertuetako edo bazterkeria-egoeran dauden pertsonak ahalduntzea du helburu, hala nola etorkinak, emakumeak, gutxiengo etnikoak edo errefuxiatuak, pertsona horiei ostalaritza-sektorean ekintzaile izaten lagunduz.
"Basque Culinary World Prize honek balio du gastronomiaren bidez munduarentzat aurrerapen positiboak lortzeko gai diren pertsonek egindako lana balioesteko. Sari honek gizarte hau hobetzearen alde jardutean islatuta ikusi ahal izango gaituzten Leticia Landa bezalako pertsonak bezalako erreferenteak ezagutarazteko balio dezala" azpimarratu du Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak.
Saria 100.000 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Basque Culinary Centerrek sustatzen dute.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)