Etxepare Euskal Institutuak kongresu aitzindaria antolatu du Parisen frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko

  • Etxepare Euskal Institutuak kongresu aitzindaria antolatu du Parisen frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko

  • Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitate ospetsuekin lankidetzan antolatuta, bederatzi unibertsitatetako 20 hizlari bilduko dira azaroaren 19an eta 20an
  • Unibertso frankofonoan euskara hizkuntza gutxituei buruzko eztabaidaren erdigunean jartzen duen goi mailako lehen topaketa akademikoa izango da
  • Azaroaren 19an, Lehendakaria buru izango duen eta Frantziako Liburutegi Nazionalean (BnF) egingo den ekitaldiarekin batera, kongresu hau Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren testuinguruan kokatzen da

Azaroaren 19an eta 20an, "Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer" ("Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu") nazioarteko kongresua egingo da Pariseko Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak bi erakunde hauekin lankidetzan antolatuta.

Topaketak Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin bat egiten du, eta Ça colle au basque ekimenaren testuinguruan kokatzen da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoa.

Biltzarrean bederatzi unibertsitatetako 20 hizlarik hartuko dute parte, testuinguru frankofonoan hizkuntza gutxituek gaur egun dituzten erronken inguruan hausnartzeko. Hala, Parisko bihotz akademikoan egoera diglosikoan daude hizkuntzen funtzio soziala eta hizkuntza aniztasuna ikusarazi eta aldarrikatuko dira.

Euskara abiapuntu eta inspirazio iturri hartuta, eremu frankofonoko hizkuntza gutxituen arteko elkarrizketa abiatuko da biltzarrean. Hiru mahai-ingururen eta bi hitzaldi nagusiren bidez, hizkuntza horien itzulpen-, transmisio- eta aintzatespen-dinamikei buruz jardungo dute, baita haien eskubideen aitortzari buruz ere.

Besteak beste, hizkuntzalaritza, itzulpengintza, literatura konparatua, zientzia politikoa, soziologia, antropologia eta kultura-ikasketen esparruko nazioarteko irakasle eta espezialistek hartuko dute parte kongresuan.

Euskara, unibertso frankofonoko beste hizkuntza gutxitu batzuekin batera —hala nola Guyana Frantseseko hizkuntza indigenak, Antilletako kreolera edo bretoiera—, hizkuntza gutxituen inguruko eztabaidaren erdigunean jarriko duen lehen mailako topaketa akademikoa izango da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 10
  • Gaia Literatura, Bestelakoak