Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek lortu dute Galbahe Beka

  • Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek lortu dute Galbahe Beka

  • Ikerketa-proiektu honek erleen eta euskal landa-bizimodu tradizionalen arteko harreman historiko-kultural konplexua aztertuko duen erakusketa-instalazio eskultoriko eta etnografiko bat garatzea proposatzen du. Erakusketaz gain, zianotipia, idazketa kolektibo eta entzuketa tailerra eta kartografia bisual eta poetikoa biltzen duen argitalpena ere hartuko ditu proiektuak. Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, bi museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz

Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin sustatutako etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe bekaren epaimahaiak aho batez erabaki du bere lehen edizioan Miriam Montano de Juani eta Telmo Sánchez Ugalderi esleitzea beka.

Ikerketa-proiektu honek erleen eta euskal landa-bizimodu tradizionalen arteko harreman historiko-kultural konplexua aztertuko duen erakusketa-instalazio eskultoriko eta etnografiko bat garatzea proposatzen du.

Hala, bi ikerlarien proposamena premisa partekatu batetik abiatzen da. Beraien esanetan, “erleak baliabide-iturri izateaz gain — eztia, argizaria, polinizazioa —, solaskide sinboliko ere izan dira, baserriko bizitzaren zati aktibotzat jotzen zituen kultura-egitura baten barruan. Ikuspegi horretatik, proiektua bat dator Donna Harawayren pentsamenduarekin, bereziki "ahaideak egiteko" [making kin] proposamenarekin, gizakiaz harago, erleengan aliatu ekologikoak ez ezik, lagun afektiboak, memoria-eramaileak eta beste mundu-forma batzuk eraikitzeko subjektuak ere aitortuz”. Sinbolikoaren eta biologikoaren, erritualaren eta sentsorialaren arteko sinkronia da proiektu honen muinetako bat.

Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, bi museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 29
  • Gaia Museoak, Ondarea