Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko formakuntza planeko bigarren ikastaroa antolatu du
‘Bullying eta Ciberbullyingaren inguruko tailerra: kasu praktikoak’ ikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak otsailean. Prestakuntza-ekintza honen helburua hezkuntza-eragileei bullying-kasuak goiz detektatzeko beharrezko tresnak eta estrategiak ematea da, eta, batez ere, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorra egiteko gakoak ematea.
Ikastaroa Saioa Magunazelaia Gonzalezek (Bilbo) eta Sara González Murok (Donostia) eman dute.
34 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilekin:
- % 53 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
- Beste % 44 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
- Azken %3ak bestelako lan-profilak batzen zituen.
Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

