Mendia Lehendakariordeak Ekintza Biribila proiektua aurkeztu dio Sánchez Presidenteari Kooperak Mungian duen lantegian

Argitalpen-data: 


      KOOPERA_23041520.JPG

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Enplegu Inklusiborako Aliantza-Ekintza Biribila proiektua aurkeztu dio larunbat honetan Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko Presidenteari. Koopera Sare Sozialarekin sinatutako proiektua da, enpresa horrek Mungian (Bizkaia) duen lantegian garatzen dena, eta trantsizio ekologikoarekin lotutako ekonomia zirkularrean eta gizarteratze eta laneratzean inbertsio berriak egiteko aukera ematen duena.

Presidenteak Kooperak Bizkaiko udalerrian dituen instalazioak bisitatu ditu, Euskadin duela 30 urtetik errotuta dagoen proiektua, eta, ondoren, Riba-rojara (Valentzia) zabaldu zena, ehun-hondakinak tratatzeko, baina baita beste mota batekoak ere, eta, materialak birziklatzearekin batera, prestakuntza eta enplegua eskaintzen dizkie proiektuan lan egiten duten pertsonei. Mozkin-marjinak lan-merkatutik urrun dauden pertsonen okupagarritasunera bideratzen dituztenez, haien inbertsio-gaitasuna mugatu egiten da trantsizio handien aurrean eskatzen diren eraldaketei aurre egiteko. Hori dela eta, Idoia Mendia buru duen Saileko Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak 121 enplegu finkatu ditu Mungian, milioi bat euroko hasierako inbertsioarekin, eta 2023an enpleguak % 27 handituko dira, 154ra arte.

Lehendakariordeak, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearekin, Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin batera, eta Jokin Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako zuzendariarekin, konpromiso hau adierazi dio Gobernuko presidenteari: datozen urteetan enpleguetan gertatuko diren aldaketen aurrean, batzuk desagertu egingo dira, beste batzuk eraldatu eta berriak agertuko dira, “prozesu horrek pertsonak kanpoan uzteko arriskua dago”, eta Kooperak hori arindu nahi du. Eta Sailaren laguntzak gizarte-ekonomiaren eta gizarteratzearen alderdiak batzen ditu, bere eskumenen parte baitira.

Espainiako Gobernuak Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Lege Integralaren Proiektua eta Gizarte Ekonomiaren Espainiako Estrategia (2023-2027) onartu dituen aste berean egin da bisita. Horiek osatzen dute Euskadin 2019ko Kooperatiben Legeak eta 2022ko Gizarte Ekonomiaren Sailarteko lehen Planak oinarri duten arlo horretako arau-esparrua, Eusko Legebiltzarreko ia talde guztien babesarekin.

 

Informazio gehigarria