Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2,43 milioi eurorekin lagunduko ditu ikus-entzunezko ekoizpenak (Gobernu Bilera 2023-4-18)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du ikus-entzunezko produkzioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2.430.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara. Honako hauek dira lagunduko diren modalitateak:

  • Film luzeen produkziorako laguntzak: 270.000 euro bideratuko dira honako proiektu motak finantzatzera: 
  1. Zinemarako fikziozko film luzeak: 1.160.000 euroko aurrekontua erabiliko da 60 minutu edo gehiago dituzten eta merkataritza-ustiapenerako diren ikus-entzunezko obrak diruz laguntzeko.
  2. Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak: 250.000 eurorekin diruz lagunduko dira 300.000 eurotik beherako aurrekontua duten eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten fikziozko film luzeak.
  3. Zinemarako animaziozko film luzeak: modalitate honetako dirulaguntza kopurua 600.000 eurokoa da eta edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak lagunduko dira.
  4. Sortze-dokumentaleko film luzeak: guztira 260.000 euro bideratuko dira edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental luzeak laguntzeko. 
  • Film laburren produkziorako laguntzak: edozein euskarritan eginda eta zinemarako diren film laburrak, 60 minutu baino gutxiagokoak, lagunduko dira diruz. Horretarako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 160.000 euroko aurrekontua bideratuko du.

Iazko deialdian guztira 32 proiektu lagundu zituen Kultura eta Hizkuntza Politika sailak: horietatik 7 zinemarako diren fikziozko film luzeak izan ziren, zinemarako animaziozko film luze bat, 9 sortze-dokumental film luze eta 15 film labur.

Aurtengo deialdirako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Informazio gehigarria