Irudikak 2023ko Egonaldien erakusketa inauguratu du eta ezagutzera eman ditu bere zazpigarren edizioko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak

Argitalpen-data: 


      Irudika.jpeg

 

Erakusketan ikusgai dago 2023ko Egonaldietan egindako lana. Artista parte-hartzaileak izan dira: Dani Scharf, ilustrazio kategorian, eta Blanca A. Izuzquiza, animazio kategorian. Erakusketa zabalik egongo da Vital Fundazioaren Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24) ekainaren 10ra arte. Sarrera dohainik da.

Nekane Zeberiok, Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariak, parte hartu du gaurko ekitaldian. Bertan herrialde gonbidatuak eta egitarauko lehen izenak ere aurkeztu dira. Irudikaren zazpigarren edizioko herrialde gonbidatuak Japonia, Polonia eta Nigeria izango dira. Gonbidatu gehiago ere egongo dira, Mexiko, Frantzia, Portugal, Kolonbia, Espainia eta beste hainbat lekutatik etorriak. Irudikak bere zazpigarren edizioa egingo du Gasteizko Artium Museoan, azaroaren 2tik 4ra bitartean. Sarrera presentzialak eta onlinekoak salgai daude jadanik irudika.eus webgunean.

Informazio gehiago hemen

Informazio gehigarria