Hausnarketarako espazioak BARNAHUS/Cadena SER

2023-01-23

Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izan da, gaur goizean, Cadena Ser-en Espacios para la Reflexión programaren emanaldia; Barnahus etxea izan du hizpide, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen sustatzen duen proiektu pilotua. Proiektu horren bidez, arreta integrala eskaintzen zaie sexu-indarkeriaren biktima diren ume eta nerabeei.

Topaketan parte hartu dute Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Carmen Cotelo Arabako fiskal buruak, Fernández Álvarez talde Psikosozial Judizialeko koordinatzaileak, Víctor L. Gutiérrez Ertzaintzako Arabako lurraldeko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuko buruak eta Tomás Pérez Arabako Foru Aldundiko Adingabeen eta Familien Arloko zuzendariordeak, EAEn proiektua sustatzen duten beste batzuen artean.

Parte-hartzaileen hitzaldien ondoren, solasaldi zabala izan da eta, hartan, programako gonbidatuek parte hartu dute, 70 baino gehiagok. Amaitzeko, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Begoña Marañón Cadena Ser Euskadiko zuzendariak hitz batzuk esan dituzte.