Gobernu Kontseiluak Iritzi Azterketarako Zentroa sortzearen aurkako irizpidea adierazi du (Gobernu Bilera 2024-01-24)

fotoconsejo.jpg

2023-01-24

Gobernu Kontseiluak Iritzi Azterketarako Zentroa sortzeari buruzko legez besteko proposamena aintzat hartzearen aurkako irizpidea adierazi du. EH Bildu legegiltzar taldeak egindako proposamenak ez du onarpenik jaso, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak jada egiten baitu gizarteari, Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari gizartearen egoeraren eta bilakaeraren berri emateko lana.

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen lana urteko plangintza batean oinarrituta egiten da. Plangintza horrek euskal gizartearen iritzien eta balorazioen informazio eta kontraste beharrei erantzuteko garatu beharreko azterlanak biltzen ditu. Gainera, objektibotasun, profesionaltasun eta gardentasun printzipioek gidatzen dute lan hori.

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlanak osatzen dituzten datu-baseetarako sarbidea Legebiltzarreko taldeen, gizarte ikertzaileen eta eskatzen duten pertsona guztien eskura dago. Gainera, barne lana teknikari funtzionarioekin egiten da, hau da, independentzia frogatua duten pertsona espezializatuekin, profesionaltasunez, objektibotasunez eta neutraltasunez. Lan guztiak kontratazio publiko gardenen bidez egiten dira.

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen lanak onarpen publiko eta profesional zabala eta orokorra du bere funtzionamendu normalizatuari eta eskaintzen duen informazioari buruz. Horregatik, ez dago justifikatuta Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzan sartuta dagoen zerbitzu horren lege erregulazioa aldatzea.