Garamendik Europar Batasuneko Zuzenbidearen aplikazio judizialari buruzko jardunaldiak ireki ditu

Argitalpen-data: 


      Garamendi_Sailburua__Enrique_Lucas__CGPJ__eta_jardunaldietako_antolatzaileekin_batera.jpg
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak ohartarazi du Europako Zuzenbidea behar bezala aplikatzeko epaileak eta herri-administrazioetako langileak beste lurralde batzuetako erakundeetara ireki behar direla
  • Kultura, ikuspegi eta erakunde juridiko berrien ezagutza bultzatuko duten espazioak sortzearen alde azaldu da Garamendi

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik inauguratu du gaur Miramar Jauregian (Donostia) egin diren Europar Batasuneko (EB) Zuzenbidearen aplikazio judizialari buruzko jardunaldien bosgarren edizioa. IVAPek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Erasmus+ erakundeak, UPV/EHUk eta Ideir Institutuak antolatu dute gaur eta bihar bitartean egingo den ekitaldia, eta euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei eta karrera judizialeko kideei zuzenduta dago.

Irekiera hitzaldian, Garamendik ohartarazi du garrantzitsua dela EBko Zuzenbidea behar bezala aplikatzeko, bai epaileak, bai administrazio publikoetako langileek „etengabe irekitzea beste lurralde batzuetako erakundeetara, ikuspegi desberdinekin, baita kultura juridikoetara ere, gure sistemarekin kontrastatu behar ditugunak“. Ildo horretan, kultura, ikuspegi eta erakunde juridiko horien ezagutza bultzatuko duten“espazioak sortzearen“ alde egin du.

Sailburuak azpimarratu duenez, Europako Zuzenbidearen aplikazioak Estatuko epailea posizio berezian jartzen du, eta, beraz, beharrezkoa da hura garatzeko eskumena dutenei etengabeko prestakuntza ematea. „Eta, horrekin bat etorriz, gure administrazio publikoetan Zuzenbidea aplikatzen dutenei etengabeko prestakuntza ematea ere eskatzen du, izan ere, erakunde eta justizia egitura hori guztia kontuan hartu behar dute beren jardueretan“, gaineratu du.

Gaurko hitzaldiak honako hauek aurkeztu dituzte: Ricardo Alonso García, Administrazio Zuzenbideko eta EBko katedraduna Complutense Unibertsitatean; Javier Hernández García, Auzitegi Goreneko Bigarren Salako magistratua; Nuria García Piñeiro, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra Complutense Unibertsitatean; Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena, Konstituzio Zuzenbideko eta EBko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean; eta David Ordóñez Solís, Administrazioarekiko Auzien Salako presidentea.

Informazio gehigarria