Astekonomiakapirilean lan-merkatuak izan duen bilakaera jaso du gaur, afiliatuen kopurua milioi bat ingurukoa baita, eta langabeziak behera egin baitu

Argitalpen-data: 

Lan-merkatuak apirilean izan duen bilakaerak, Euskadin Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen kopurua eta langabeziaren murrizketa aipatuta, adierazle ekonomiko garrantzitsuenekin (Astekonomia) egindako asteko laburpenaren zati handi bat biltzen du. Era berean, industria-ekoizpenari erreparatzen zaio, tonu onarekin jarraitzen baitu.

Apirilean, Gizarte Segurantzako afiliazioa % 1,5 gehitu zen aurreko urtearen aldean. Zehazki, serie historiko osoko baliorik handiena markatu zuen, 997.243 afiliatu erregistratu baitziren. Igoera horretan partaidetza zertxobait handiagoa izan zuten emakumeek ( % 1,7) gizonek ( % 1,3) baino.

Bestalde, erregistratutako langabezia % 6,5 jaitsi zen apirilean. Lanbideren bulegoetan 108.001 langabe erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino 7.553 gutxiago. Horrela, beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta 2008tik apirileko erregistrorik txikiena izan da. Jaitsiera, berriz ere, nabarmenagoa izan da gizonen artean (-%9,0) emakumeen artean baino (-%4,7).

Era berean, IPIa % 6,2 hazi zen martxoan. Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, Euskadiko industri produkzioa % 6,2 hazi da martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Bilakaera horren ondorioz, 2008tik martxoan izandako erregistrorik onena lortu zen, osagai guztiak gorantz zihoazela, kontsumo-ondasun iraunkorrak eta energia izan ezik.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

Informazio gehigarria