Astekonomiak otsaileko historikoan euskal esportazioen errekorra jaso du gaur, baita hoteletako gaualdien gorakada eta prezio industrialen moderazioa ere

Argitalpen-data: 

Euskal esportazioek errekorra izan dute otsaileko historikoan. Hori da Astekonomiaren gaurko goiburua. Astekonomiak, halaber, beste adierazle ekonomiko batzuei erreparatu die, hala nola martxoan euskal hoteletan emandako gaualdiei eta hilabete horretan prezio industrialek izandako moderazioari.

Alde batetik, ondasunen atzerrirako esportazioak % 15,5 gehitu ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Balio absolutuetan, zifra 3.000 milioi euro ingurukoa izan zen. Hala, errekor berri bat lortu zen otsailean, aurreko hilabeteetan bezala.

Bestalde, martxoan ia 500.000 gaualdi egin ziren hotel-establezimenduetan. Zifra hori ez zen lortu serie historiko osoan martxoan. Zehazki, hilabete horretan gaualdien gorakada % 23,0koa izan zen, eta 2021aren hasieran hasitako igoera-kate bat luzatzen du.

Halaber, Euskadiko prezio industrialek % 0,7ko aldakuntza izan zuten martxoan, aurreko hileko balioa baino zazpi puntu eta zortzi hamarren txikiagoa. Aldakuntza-tasa hori 2021eko otsailetik lortutako txikiena izan zen, batez ere energiaren prezioen eraginez, % 16,5 merkatu baitziren.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Informazio gehigarria