Azkuna Zentroak sorkuntza artistikoari ematen dion laguntza indartzen du, Babestu programarako bost proiektu eta Komikigintzan Nazioarteko egoitzarako Fran Mengual aukeratuz
Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programaren laugarren edizio honetan aukeratu dituzten proiektuak
- Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programaren laugarren edizio honetan aukeratu dituzten proiektuak hurrengoak dira: Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza. Zentroaren programazio ildo eta arloei lotutako arte, kultura, sormen eta diziplinarteko proiektuak dira.
- Fran Mengual ilustratzaileak Komikigintzan Nazioarteko Egoitza Lisa Blumenekin (Angoûleme), eta Pascale Sévigny-Vallièresekin (Quebec) partekatuko du. Azkuna Zentroaren, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image-ren (Angoûleme), eta La Maison De La Litterature-ren (Quebec) hiru pertsonentzako egoitza gurutzatua da.
(Bilbo, 2023ko urriak 16). Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, sorkuntzan laguntzeko programen esparruan, bere bi programetako deialdietan parte hartu izango duten artistak hautatu ditu; alde batetik Babestu, Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programan, eta bestetik, Komikigintzan Nazioarteko Egoitzan.
BABESTU. SORKUNTZA GARAIKIDEARI LAGUNTZA PROGRAMA
Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Porgramaren helburua sorkuntza eta hedapen artistikoa bultzatzea da, Azkuna Zentroaren – Alhóndiga Bilbaoren programazio-ildoekin lotutako proiektuen aukeraketaren bitartez.
Oraingo deialdian 100 proposamen baino gehiago jaso ditu Programak eta bost izan dira hautatuak. Bost proiektu artistiko horiek 2024ko urtarriletik abendura bitartean garatuko dira Zentroan, eta Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekariaz aparte, 6.000 euro jasoko dituzte hauek garatzeko.
Aukeratutako proiektuak ikus-entzunezko arteekin, zuzeneko arteekin, zinemarekin eta literaturarekin lotuta daude. Hezkuntzaren eta bitartekaritzaren arloekin zerikusia dute ere, programazioa eta moda, diseinua eta arkitektura zeharkatzen dituzten ildoekin zubiak eraikitzen Zentroan dauden beste sailekin lotzeko.
Deialdi honetan hautatu diren artisten proiektuak honako hauek dira:
Jon Gerediaga Poiesis. Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk
Jon Gerediaga kultura-antropologian doktorea eta filosofía-irakaslea da, euskaraz argitaratutako hainbat poema-liburuen egilea da eta, horrez gain Gerediagak berak itzuli ditu, hala nola: Fitola Balba, Karpuki Tui (Pamiela, 2004); Jainkoa Harrapatzeko Tranpa (Pamiela, 2007; Premio de la Crítica y finalista del Premio Nacional); Zentauro hankak (Pamiela 2011); Argia, Lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela 2015; Lauaxeta Saria); La luz, la tierra el árbol el cielo (Pamiela, 2017); Urtaroak eta zeinuak (Pamiela 2019); Natura berriak (Pamiela 2020; Kritika Saria, Xabier Lete Saria eta Lauaxeta Saria); Nuevas naturalezas (Pre-textos 2021).
Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk. Egoitzean egongo den bitartean Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko arlo baten lan bat egingo du. Helburua logos poetikoari edo sormenari buruzko saiakera literario bat sortzea da, ikerketa antropologikoaren berezko behaketa parte-hartzailearen bidez.
Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas
Arte Ederretan graduatua eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterra irakaslea da EHU/UPVn Abel Jaramillo. Bere lana erakutsi du hainbat hiritan, hala nola, Bilbon, Bruselan, Bartzelonan, Palman, Granadan eta Badajozen. Modu kolektiboan, hainbat erakusketatan parte hartu du: La Casa Encendida, Centro Zentroan, Bikini Wax Eps (Mexiko Hirian) edo Rafael Botí Fundazioa (Kordoba), Centre del Carmen (Balentzia). Egoitza ezberdinetan egon da, alegia, Roman dagoen Espainiako Akademian (Roma, 2022- 2023), Las Cigarreras (Alicante, 2020), edo Hangar (Lisboa, 2018).
Ninguna noche en llamas bideo-instalazioa, eskultura eta idazketa barne hartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da. Kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan errepikatzen diren irudiak biltzen ditu lanak.
Gala Knörr. Closer
Gala Knörr ikus-entzunezko artista da. Persons Parisen Arte Ederretan graduatua eta Central Saint Martinsen Masterra ikasi zuen. Obra Abierta Fundación Caja Extremaduraren finalista izan da, eta Miquel Casa – blancas Saria irabazu zuen, baita Fundación Vila Casasen pintura Saria ere. Gainera, BMWko Marrazketa Sarirako hautatuakoen artean geratu zen. MORPHO (Amberes, 2023), BilbaoArte Fundazioa (Bilbo, 2022), Tabakalera (Donosti, 2021), AIR Wro (Breslavia, 2021), Cité Internationale des Arts (Paris, 2019) edo Solomon R Guggenheim Museum (Nueva York, 2017) bezalako egoitzetan egon da.
Closer-en helburu nagusia ikerketatik egituratutako eta eraikitako ekoizpena da. Halaber, Europa mailako “underground” kulturaren historiaren kontaketetatik abiatzen da eta hortaz, denbora-tarte zehatz batean kokatzen da, sistema politikoaren berregituraketak kapitalismo sutsuenaren barruan aisialdia ulertzeko modua menderatu zuen garai hartan.
Lorea Burge. Sonic Fielding
Lorea Burge artista independientea da, performancea, koreografia, inprobisazioa, soinu-artea eta marrazketa lantzen ditu. Gaur egun, gorputzak musika sortzeko modu ezberdinak aztertzen ditu, mugimendua eta espazioa tresna gisa erabiliz.
Unbaptised Infants (est. 2015) kolektiboaren parte da Hannah Parsons (UK) eta Josefina Rozenwasserekin batera (AR/ES) soinu-dantzako ikuskizun esperimentalak eta murgitzaileak sortuz. Hiru lan sortu dituzte eta Erresuma Batuan zein Espainian zehar girak egin izan dituzte. Lorea hainbat espaziotan aritu da, hala nola galerietan, paisai naturaletan eta Europako zein Asiako maila handiko taberna eta antzokietan.
Sonic Fielding soinua ikertzeko proiektu bat da, mugimenduan dagoen gorputzari eta espazioari buruzkoa. Ikerketa hay 2023ko otsailean hasi zen, hasieran ikerketa koreografiko bat bezala, musika sortu ahal izateko desiragaitik sortuta. Elkarren artean lotuta dauden soinu eta sekuentzia fisiko-soinudunen artxiboa metatuko duen prozesua da. Proiektuaren helburua “feedback loops” espazialak, soinuzkoak eta ekintzen esanahian sortzea da. Horrela, iraganeko ekintzen arrastoak geratuko dira, soinu mugimenduko aldi baterako liburutegi bat sortuz.
Ane Berganza. Que se basta a sí mismo.
Ane Berganza artista da, Artean graduatua eta gaur egun Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra (UPV/EHU) egiten ari da. Expanded Media Ikasketak Athens School of Fine Arts-en burutu ditu. Performancearen esparruan lan egiten du eta soinua eta hizkuntza dira bere jardunaren ardatz nagusiak.
Que se basta a sí mismo proiektua praktika eta ikerketa eskala handi batetik, eskala txiki batera eta alderantziz artikulatzeko proposamena da. Hizkuntza plastikotzat eta performatibotzat hartzen du. Horregatik, ekintzak performancearen bidez eskainiko dira, Azkuna Zentroaren testuinguruan aldaketak eginez.
Hauek dira aurreko deialdian aukeratu eta garatzen ari diren proiektuak SXT (Source by Transkription) – AP7: VEIL, Estanis Comellarena; Un vestido claro clarísimo, de Julia Martos; AMA preludio, Maia Villot artistarena; Violencia Fantasía, Pablo Marterena; eta REEL CINEMA_filming movies randomly, Oihana Vicenterena.
2021ean hurrengoak izan ziren hautatutakoak Victoria Ascaso, Maria Benito Píriz, Lidia Zoilo González, Jonathan García Lana / Tunipanea, Blanca Ortiga eta Ander Perez Puelles. 2020an Babestuan egon zirenak Elena Aitzkoa, Maider Aldasoro, Borja Crespo & Raquel Meyers, Irati Inoriza, Miriam Isasi, Sahatsa Jauregi, Karlos Martinez, Camila Téllez, Josune Urrutia eta Iker Vázquez izan ziren.
KOMIKIGINTZAN NAZIOARTEKO EGOITZA
Azkuna Zentroa – Alghóndiga Bilbaok, Quebeceko Maison de la Litäature-rekin eta Angoûlemeko Cité Internationale de la Bande Desinée et de L’Image-rekin batera, hiru artistarentzako egoitza gurutzatua eskaintzen du. Komikigintzaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzea da egoitzaren helburua.
Egoitzaren edizio honetan Fran Mengual (Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao), Lisa Blumen (Angoûleme) eta Pascale Sévigny-Vallières (Quebec) aukeratu dira.
FRAN MENGUAL (Bilbo)
Fran Mengual ilustratzailea eta komiki marrazkilaria da. Bere irudiekin batera artikuluak idatzi ditu El País Semanal egunkarian. 2018an Los fantasmas te tienen miedo komikiarekin Kataluniako Literatur Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen. 2017an bere lehen eleberri grafikoa egin zuen, LOBOMALO, eta horrekin Kantabriako Eleberri Grafikoaren Saria irabazi zuen 2018an. Gaur egun ilustrazio eta komiki irakaslea da Belart Formación enpresan.
Epaimahaiak, Fran Mengualen lanetik, sentiberatasunez eta enpatiaz kontatutako istorioaren indarra eta boterea nabarmendu ditu. Izan ere, egoitza onuragarria eta aberatsa izango dela uste dute, haría eta narrazioa lantzeko eta egile hori immigrazioaren eta nortasunaren lekukotza grafikoki irudikatzeko modurik egokiena bruuz hausnartzeko.
ISA BLUMEN (Angoûleme)
Lisa Blumenek Estrasburgon bizi eta lan egiten du. Estrasburgoko Dekorazio Arteen Goi Eskolan (HEAR) lizentziatu ondoren, eta bere lehen komikia Avant l'oubli (L'employé du moik publikatua) idatzi aurretik, gazteentzako hainbat liburu argitaratu zituen (La vérité sur les fantômes, Le Rouerguek argitaratua adibidez). Bere azken lanean, Astra Nova¿( L’employé du moik argitaratua), zientzia fikzioan oinarrituta dagoela esan daiteke.
Epaimahaia sentikorra izan da Lisa Blumenek Estrasburgotik ateratzeko eta bere ibilbiderako onuragarria izango den irekiera lortzeko zuen nahiarekin. Bere gaiak, garaikideak oso, emakumearen lekua eta bizitza birtualarekiko loturak modu original batean zalantzan jartzen ditu. Epaimahaia pozik dago sendoa ematen duen karrera batean parte hartzearekin.
PASCALE SÉVIGNY-VALLIÈRES (Québec)
Pascale Sévigny-Vallières Quebec hirian jaiotako ilustratzailea da. UQAMen (Montrealen dagoen Quebeceko Unibertsitatea) Diseinu Grafikoan lizentziatuta, eta ondoren Laval Unibertsitatean diseinuko goimailako ikasketak egin zituen. Graduondoko ikasketak egiten ari zela osasun mentaleko arazoek grafikoetan duten irudikapenari buruzko ikerketa eta sorkuntza proiektu bat hasi zuen. Bere lanak sari eta beka ugari irabazi ditu.
Epaimahaia liluratuta geratu da Pescale Sévigny-Vallièresek ilustratzaile bezala egindako lanaren kalitatearekin eta sentsibilitatearekin. Alegia, artistak bide narrativo berriak ikertzeko lana eta komikiaren testuinguru garaikidea nahastuz. Bere gaia eta aukeratutako tratamendua oso indartsuak direla uste dute.
Egoitz hauek Angoûlemen egingo dira ere (Hilabete batez, 2024ko urtarrilaren bukaeratik otsailaren bukaera arte), Bilbon, Azkuna Zentroan, (Hilabete batez , 2024ko otsailaren bukaeratik apirilaren hasiera arte) eta Quebecen (Hilabete batez, 2024ko apirilean). Hiru egonaldiek bat egingo dute jaialdi aldi batekin
(Angoûlemeko Nazioarteko Komiki Jaialdia, Gutun Zuria Bilbon. Letren Nazioarteko Jaialdia eta Québeceko Jaialdia BD Quebec).
Hautatutako pertsonek lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean, eta, bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.
Komikiaren Nazioarteko Egoitzak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du.
KOMIKTEKA
Komikia da Mediateka BBKren bildumaren ardatz nagusietako bat. Zentroko hainbat komunitate publikok gehien kontsultatzen duten ataletako bat da. Komiktekak, bigarren solairuan genero honi eskainitako guneak, helduentzako bilduma osatzen duten 5.500 liburuki baino gehiago ditu. Artistek, sortzaileek eta sortzaileek beren proiektuak garatzeko lekua ere bada, eta horien artean garrantzi berezia izango du Komikigintzan
Nazioarteko Egoitza berriak.
SORKUNTZA GARAIKIDEARI LAGUNTZEKO PROGRAMA
Sorkuntza bultzatzea Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren DNAn dago, Proiektu Programaren bidez. Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentro gisa duen helburuetako bat garapen artistikoak babestea da, egoitzak esperimentatzeko, hausnartzeko eta ezagutzeko leku gisa planteatuz.
Ildo horretan, estrategiaren ardatza da laguntza, konplizitatea eta erreferentzia-leku batean elkarrekiko itzulera, beste proposamen artistiko batzuekiko harremanak eta proiektuaren zabalkundea eskainiz.
Kultur etxe gisa duen eginkizunetako bat iraupen luzeko laguntzak garatzea da, testuinguruan ernamuindu eta aberastu daitezkeen hazi gisa, eta komunitate artistikoaren, kultura-eragile aktiboen eta gizartearen arteko bitartekaritza egitea. Zentzu horretan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren sorrera bultzatzeko ekimenak bereziak dira. Horiek guztiak programazioarekin lotutako proiektuak dira, eta beti dute zati publiko bat, egindako obraren bidez edo sormen-prozesuen bidez.
Zentroa espazio dinamikoa izaten saiatzen da, ikerketarako, sorkuntzarako eta erakusketarako baldintza egokiekin, non prozesu, entsegu eta proba- eta errore-ariketa horiek garatu ahal izango diren, beste denbora batzuetan, sorkuntzak eskatzen dituen denborekin.
Sorkuntza garaikidea sustatzeko programak hurbileko sormen-sarea nazioarteko kultura-ingurune homologagarriekin lotzea ere sustatzen du, trukeak, harremanak eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatuz.
Egun, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntzari laguntzeko zazpi programa bultzatzen ditu, eta horien bidez, aurten eta datorren urtean, ia hogeita hamar bat proiektu aktibatuko dira programazio-lerroekin lotuta.
Abian dauden programak:
Deialdia
- Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntzeko Programa
- Nazioarteko egoitza gurutzatuak
- Komikigintzan Nazioarteko Egoitza
Gonbidapena
- Kolektibo egoiliarrak
- Azkuna Zentroaren AZkideak
- Azkuna Zentroaren ikertzaile AZkidea
- Lanean. Sormen-prozesuetarako laguntza
- BAT Espazioa. Erakusketa-proiektuak prozesuan


