Langabezia 448 pertsonatan jaitsi da uztailean, eta mugagabeak sinatutako kontratu berri guztien % 26,31 dira

220802_viceconsejero.jpg

2022-08-02

Langabeziak behera egin du berriro uztailean, baina aurreko lau hilabeteetan baino erritmo motelagoan. Beti da datu positiboa lana bilatzen duten eta aurkitzen ez duten pertsona gutxiago egotea. Baina egia da erritmoa ez dela urteko bigarren hiruhilerakoaren parekoa. Hori ez da gorabehera arraroa Euskadin hilabete honetan.

Mende honetan, langabezia nabarmen jaitsi da uztailean, egoera horretan jende gehien zegoenean, eta gora egin du edo gelditu egin da langabeen kopurua txikiagoa zenean. Beraz, datuek ez digute uzten ondorioztatzen enpleguak datozen hilabeteetan izango duen bilakaera. Beste behin ere, hilero errepikatu dugun bezala, egiaztatu ahal izango dugu enpleguaren susperraldiak oinarri sendoa eta etengabea duela pandemiaren krisia hasi zenetik, eta energiaren, inflazioaren eta ziurgabetasun ekonomikoen arazoen aurrean mantendu egin dela.