Lanbidek bere langileria indartu du Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera hobetzeko (Gobernu Bilera 2022-10-11)

fotoconsejo.jpg

2022-10-11

Gobernu Kontseiluak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko langileak indartzea onartu du gaur, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa hobetzeko. Joan den ekainaren 1ean eskumena hartu ondoren, baliabide ekonomikoen eskualdaketa egiten zen, baina ez langileena; beraz, orain egitura 79 pertsonatan handituko da. 

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio prestazio hori hobetzeko 79 plaza sortzeari. Lanbidek ekainaren 1ean bereganatutako eskumenaren arabera, kupoaren metodologia aplikatzearen ondoriozko baliabide ekonomikoak eskualdatu behar ziren, baina ez zegoen jasota behar ziren giza baliabideak eskualdatzea. 

Horregatik, eta bere gain hartutako lan-karga handitzearen ondorioz, Lanbidek bere egitura indartzea erabaki du, eta, horretarako, honako lanpostu hauek hornitu ditu: Enplegu eta Prestakuntzako arduradun bat; Enpleguko eta Enplegurako Prestakuntzako teknikari hamalau; Gizarte Laguntzako teknikari bat; aholkulari juridiko bat; 51 administrari orokor; Aurrekontuen Kudeaketa Ekonomikoko teknikari bat; kontabilitateko administrari bat; eta informatikako teknikari bat. Prestazio eta Gizarteratze Zuzendaritzari, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari eta Lanbideren bulegoei beraiei esleituko zaizkie.