Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskaraldiarekin bat egin eta zortzi Arigune sortu ditu

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak beste behin bate gin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da hirugarren edizioa “Hitzez ekiteko garaia” lelopean hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko langileeK gaur erakutsi dute beraien atxikimendua. Sailean guztira 8 Arigune sortu dira, Lakuako, Bilboko (Euskadiko Artxibo Historikoa) eta Getxoko (Fadura) egoitzetan. Guztira 80 langile baino gehiagok osotuko dituzte Arigune horiek.

“Hitzez ekiteko garaia” lemapean egingo den hirugarren ediziorako izena emateko epea martxan da. Entitateek urriaren 31 arte izango dute Ariguneak jakinarazteko epea. Belarriprest eta Ahobizi gisa parte hartu nahi duen orok aldiz, Euskaraldia hasi arte izango du izena emateko aukera. Aurten, gainera, aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta elektronikoan jasoko dituzten mezuen bidez.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Euskaraldian izena emateko gonbitea luzatu die norbanako eta entitateei eta Ariguneen garrantzia azpimarratu du: “espazio horiek Euskaraldia baino haratago mantentzera ere animatu nahi ditugu Euskaraldian zehar aldatzen ditugun hizkuntza ohiturak denboran luzatu eta mantentzeko. Aurreko edizioan Arigune asko sortu ziren eta badakigu baldintzak ez zirela egokienak. Oraingoan egoera hobea da eta langileek eta arduradunek egingo duten ahalegina eskertu nahi dut”.