Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak jendaurrean jarri ditu 2021-2027 aldirako Euskadiko EGEF programaren proposamena eta ingurumen-azterketa estrategikoa.

Ingurumen-ebaluazioaren prozesuak programaren aurretiazko bertsioari buruzko kontsulta-fase bat barne hartzen du, ingurumen-azterketa estrategikoa barne

                                                           


2022ko apirilaren 12tik aurrera 45 egun balioduneko epean, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak jendaurrean jarriko ditu eta kontsulta egingo die eragindako administrazio publikoei eta herritar interesdunei 2021-2027 aldirako Euskadiko EGEF Programaren proposamena eta ingurumen-azterketa estrategikoa. 

Kontsulten fasea amaitu ondoren, Ingurumen Adierazpen Estrategiko bat egingo da, ingurumen-alderdiak proposamenean sartuko diren baloratzeko, eta, besteak beste, egindako kontsulten emaitza ebaluatuko da.

2021-2027 aldirako Euskadiko EGEF programan Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartzeko estrategia eta helburu politikoak eta espezifikoak zehazten dira, 2021-2027 programazio-aldi berrirako EGEFek kofinantzatutako jarduerei dagokienez, bai eta helburu horietarako programatutako finantza-zuzkidurak ere.

Erkidegoko funtsak kudeatzeko Euskal Esparru Estrategikotik abiatuta, EGEFek 2021-2027 programazio-aldirako kofinantzatutako jarduerekin aurre egin beharreko erronka nagusiak identifikatzen ditu programak, Europako Estrategia helburu Politikoetan gauzatzea erreferentziatzat hartuta.

Euskadiko EGEF 2021-2027 programak, funtsean, bere esku-hartzeak erregelamendu bidez aurreikusitako 5 helburu politikoetako bitan kontzentratzea planteatzen du; 1. helburu politikoan, hazkunde adimenduan; eta 2. helburu politikoan, garapen iraunkorrean.

Dokumentazio hori interesa duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publiko zein pribatuek, aztertu ahal izango dute Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), bai eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere. Epe eta toki berean, egoki iritzitako oharrak aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/04/2201605e.pdf