Gasteizko Afrikaldia Zinema Afrikarren Jaialdiaren film irabazlea den Amil Shivji´ren "Vuta N´Kuvute" filma
2022-10-08
- Manuel Iradier Afrikar Elkarteak eta Bendera Kultura Elkarteak antolatutako lehiaketa, eLankidetza-Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Agentziaren laguntzarekin
Gasteiz, 2022 10 08
Vuta N´Kuvute Gasteizko Afrikaldia Zinema Afrikarren Jaialdiaren film irabazlea izan da. Itxiera ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregian, eta parte hartu duten zinten interpreteak, zuzendariak eta zuzendariak izan dira bertan. Gessica Geneusen (Haiti/Frantzia/Benin) «Freda» filmak Publikoaren Saria lortu du. Leyla Bouzid-en (Tunisia/Frantzia) “Una historia de amor y deseo” izeneko filmak soinu-banda onenaren saria jaso du
Afrikaldia nazioarteko zinema jaialdi lehiakorra da, publiko guztiei zuzendua. Bigarren edizioa bete du. Ikus-entzunezko industriako profesionalentzako eta publiko orokorrarentzako topagune kultural bat ere bada, Afrikako eta diasporako zinematografien kultura-aniztasuna partekatzeko.
Amil Shivji´ren “Vuta N´Kuvute” (Tira eta laxoa) Steven Markovitze´k eta Amil Shivjik (World Cinema, Kijiweni Productions) ekoitzi dute. Filma Shafi Adam´en eleberri batean oinarrituta dago, Amil Shivji eta Jenna Cato Bassen gidoiarekin. Argazkia Zenn Van Zylena da, jatorrizko musika Amine Bouhafarena eta Amélie Legrand´ena. Muntaia Nadia Ben Rachid eta Matthew Swanepoel´ena da. Gudrun Columbus Mwanyika, Ikhlas Gafur Vora eta Siti Amina dira antzezleak.
Sinopsia: britainiar dominazioaren aurkako militante iraultzaile gazte batek eta bere neskalagun iheslariak errepresio kolonialaren ondorioz 50eko hamarkadan Zanzibarren zuten erromantzea astindua ikusi zuten. Amil Shafir´en izen bereko eleberriaren zinemarako egokitzapen hau Tanzaniako lehen film luzea da, jaialdietan proiektatua, eta garai bateko tentsio historikoak -Afrika Ekialdeko esklaboen salerosketa amaitu eta geroago- eta egungo kontinentearen eta munduaren historian funtsezkoak diren espazio bat –Zanzibar, merkatu honen erdigune neuralgikoa– erakusten ditu.