Eusko Jaurlaritzak Justizia Errestauratiboaren estrategian lan egiten du nazioarteko ospea duten profesionalak biltzen dituen sinposio batekin

2022-05-05

  • International Workshop-a Bizkaia Aretoan ospatuko da gaur eta bihar, ikuspegi errestauratiboa justizia penalaren euskal sisteman integratzeko Europako ikuspegitik
  • Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuak antolatzen du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren laguntzarekin

 

Bilbo, 2022/05/05

Bilboko Bizkaia Aretoan izango da gaur eta bihar International Workshop Justizia Errestauratiboa espetxeetan. Nazioartean ospe handia duten profesionalek hartuko dute parte. Topaketa Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuak antolatu du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren laguntzarekin, eta, Europako ikuspegitik, euskal sistema penalean leheneratze-praktikak nola egokitzen diren aztertu nahi du.

Inaugurazioa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek egin du, Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendariak lagunduta. Ondoren, Martin Ramstedt Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko zuzendariak, Gema Varona Kriminologiaren Euskal Erakundeko zuzendariak eta Roberto Moreno Arartekoaren bulegoko zuzendariak zabaldu dute tailerra.

Bere hitzaldian, Beatriz Artolazabalek onartu du justizia errestauratiboa “modan” dagoela, “Maixabel filmaren ustekabeko arrakastaren” ondoren; izan ere, vía Nanclares deritzona eta topaketa-lehenatzaileekiko interesa ekarri baitzituen gaur egunera”. Eta gogora ekarri du “zirrara”, biktimen eta biktimarioen testigantzak entzutean, joan den urtearen amaieran Bilbon, workshop honen atarian, egindako Justizia Errestauratiboari buruzko topaketan. Sailburuordetza lantzen ari den Justizia Errestauratiboaren Euskal Estrategiaren (2022-2025) proposamena ere aipatu du.

“Estrategia-zirriborro hori justiziaren, espetxeen, ikerketaren edo biktimei laguntzeko arloan lan egiten duten espezialista eta erakundeen artean kontrastatu da. Sinposio honen ondorioekin behin betiko dokumentua berriz formulatzea espero dugu”, azaldu du.

Artolazabalek gogorarazi du, beste behin ere, prozesu penalak zer gertatu den, nork egin duen eta zein zigor ezartzen den zehaztu nahi duela, baina “askotan ahaztu egiten ditu biktimen beharrak eta zigorraren errehabilitazio-funtzioa”. “Biktimak biktima izateari utzi behar dio, eta, horretarako, biktimarioak biktimario izateari utzi behar dio”, azpimarratu du. Azkenik, eta ETArekin lotutako pertsonekin egindako prozesuei dagokienez, sailburuak esan du “zuhurtziaz lan egingo dugula”.

Bere hitzaldiaren ondoren, Eugenio Artetxe Justiziako zuzendariak bere Sailburuordetzak egindako proposamenaren errepaso txiki bat egin du, eta “esperientzia finkatua” nabarmendu du, “Justizia Errestauratiboaren printzipioen arabera sendotutako eta elkarren artean koordinatutako Justiziarekiko lankidetzarako zerbitzu publikoekin”. Ildo horretatik, Biktimari Laguntzeko Zerbitzua aipatu du; 2020an, 2.272 pertsona artatu zituen; Zigorrak eta Neurri Alternatiboak Kudeatzeko Zerbitzuak, 6.000 lan inguru Komunitatearen Onerako eta Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak, zeinak deribazio judizialaren bidez jarduten baitu instrukzioan eta prozedura penalean, 1.260 kasurekin.

Hala ere, Artetxek aitortu duenez, “ez dago arau garbirik prozesua, haren eratorpena eta ondorioak arautzeko; kartzela-eremuan topaketa errestauratiboen programak orokortzea, sistematizatzea eta finkatzea falta da”. Hori dela eta, Justiziako zuzendariak iragarri du “Euskadirentzako estrategia bat onartuko dela, Justizia Errestauratibo printzipio, arau eta orientazio komunen arabera bultzatzeko, biktimek eta biktimarioek aukera izan dezaten haientzat egokia den zehazteko, justizia penalaren prozesuaren fasea gorabehera”. Artetxeren iritziz, horrek lagundu egin dezake hura “gizatiartzen”.

Estrategia-proposamenak hiru ardatz ditu (sarbidea, ezagutza eta konfiantza, eta kultura-aldaketa), 18 helburu eta 77 ekintza, eta sistema penaleko eta espetxeko operadoreekin kontrastatzen ari dira haien ekarpenak jasotzeko.

Nazioarteko espezialistak Bilbon

Sinposio hau joan den urtean Bilbon egindako jardunaldiaren jarraipena da. Jardunaldi horren bidez, printzipioak eta praktikak zabaldu nahi dira, espetxe-eskumena bere gain hartzeko testuinguruan. Orduan parte hartu zuten biktimek, biktimarioek, bideratzaileek, epaileek, fiskalek, Justizia Errestauratiboaren zerbitzuak, espetxeetako funtzionarioek, justiziako eta giza eskubideen arloko erakunde eta arduradun politikoek, Arartekoak eta Kriminologiaren Euskal Institutuko eta Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko ikertzaileek.

Hala, lehen eguneko programan Tim Champan Justizia Errestauratiboaren Europako Foroko kideak eta Gustav Tallving Europris espetxe eta zerbitzu zuzentzaileen Europako erakundeko kideak izan dira. Eusko Jaurlaritzak nazioarteko bi foro horietan parte hartu du.

Halaber, Griffith Unversityko Susanne Karstedt kriminologo australiarrak, Prison Reform Trust-eko Davir Kimmet Edgarrek eta Amsterdameko eta Leuveneko (Holanda) Kriminologia Institutuko Antony Pemertonek parte hartu dute.

Arartakoaren bulegoak justizia leheneratzailea aztertu du gorroto-delituen kasuetan, Justizia Errestauratiboaren Europako Foroaren lantaldearen gida praktikoaren bidez.

Leuveneko Unibertsitate Katolikoko Brunilda Palik bere ikuspegia eman du indarkeria sexualizatuaren kasuetan kartzelatik ateratzeko estrategiei buruz, ikuspegi eraldatzaile eta berritzaile feminista batetik. Arratsaldean, world kafe parte-hartzaile bat egingo da, espetxe-sisteman ikuspegi errestauratiboak integratzeko.

Ostiralean, hilak 6, Avanseko Unibertsitateko Barts Cales-ek justizia errestauratiboak berriro ez eragitea nola bultzatzen duen azalduko du. Eta hainbat adituk azalduko dute nola funtzionatzen duen beren eremuetan. Horrela, Universidad Complutenseko Rocio Nicolasek Espainiako esperientzia azalduko du, Michal Penoren esku-hartzea Poloniako justizia leheneratzailea erabiltzeari buruzkoa izango da, Jorge Ollerok Nafarroaz hitz egingo duen bitartean, Albert Rodriguezek Kataluniakoa eta Guido Bertagnak Italiakoa. Bestalde, Alberto Olaldek eta Idoia Igartuak euskal eredu leheneratzaile ulerkor baterako gida tekniko bat aurkeztuko dute.

Sinposioa amaitzeko, hainbat espetxe-sistematan egin daitezkeen praktikei buruzko errestaurazio-zirkulu bat egingo da.