ELIKAGAI SEGURTASUNARI BURUZKO INFORMAZIO OHARRA: AY 'S AL HORNO AL PUNTO DE SAL etiketan adierazi gabeko elergenoak eta glutena daude

2022-10-14

Sojari edo esnearen proteinei alergia dieten pertsonei eta glutena hartzeagatik arazoak dituzten pertsonei zuzendutako ohartarazpena da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak alerta bat jaso du LAY 'S AL HORNO AL PUNTO DE SAL 150g produktuaren etiketan deklaratu gabeko esnearen, sojaren eta glutenaren proteina dagoelako. Sojari edo esnearen proteinei alergia dieten pertsonei eta glutena hartzeagatik arazoak dituzten pertsonei zuzendutako ohartarazpena da. Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako biztanleentzat.

Arreta-neurri gisa, sojari edo esnearen proteinei alergia dieten pertsonei eta lehen aipatutako produktua etxean izan dezaketen glutena hartzetik eratorritako arazoak dituzten pertsonei ez kontsumitzea gomendatzen zaie.

Osasun Sailari, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziaren (AESAN) Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez, Europako Elikagaien Alerta Saretik (RASFF) datorren alerta baten berri eman zaio.


Produktuaren xehetasunak:
- Marka: LAY 'S
- Produktua: LAY 'S AL HORNO AL PUNTO DE SAL 150g
- EAN KODEA: 8410199002402
- Kontsumo lehenetsiaren data: 2023/02/04
- Produkzio-data: 2022/9/13 eta 2022/9/14
- Loteak: BV 51501 256, BV 51504 256 eta BV 51501 257
- Pisua: 150 gr


Produktua merkaturatzeaz arduratzen den enpresak esteka bat jarri du bezeroen eskura, kontsumitzaileei gorabeheraren berri emateko