Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburua izango da 2023an
2022-10-28
- Hala erabaki du gaur Gizarte Ekonomia Sustatzeko Estatu Kontseiluaren batzarrak, Santiagon bilduta
Donostia 2023an izango da Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburua. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak joan den uztailean formalki egindako eskaera hori gaur onartu da Gizarte Ekonomia Sustatzeko Estatu Kontseiluak Santiagon egindako batzarrean, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea bertan dela.
Joan den uztailean, Pérez Barredok eskaera bat helarazi zion Joaquín Pérez Rey Enpleguko estatu-idazkariari, Donostia Gizarte Ekonomiako Espainiako Hiriburua izan zedin 2023ko bigarren seihilekoan, Espainiak Europar Batasunaren Lehendakaritza daukan bitartean. Gaur gogorarazi duen bezala, proposamen hori “gizarte-ekonomiak Euskadin eta, bereziki, Gipuzkoan duen paperean oinarritu zen, eta ez soilik garapen ekonomikoan, baizik eta egituratzailean eta gizarte-kohesioan”.
Gaineratu duenez, paper hori indartu egin da Idoia Mendia Lehendakariordeak zuzentzen duen Sailaren berariazko babesarekin, baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta udalena ere. Zehazki, Donostiaren kasuan, nabarmendu du enpresa-elkarteen erreferente dela, eta konpromisoa duela ezagutza eta berrikuntza erakartzearen alde egiten duten estrategiekin, 2030 Estrategiaren erronketako bat baita.
Hori guztia, Pérez Barredok azaldu duenez, "nahikoa justifikatu eta bermatu dute 2023an Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburu izendatzea", eta, horretarako, Gizarte Ekonomiako familia guztiek parte hartuko duketen ekitaldien agenda bat planteatu du.