Basauriko udalarekin hitzarmena sinatu da Zarautzen 18 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko, eta 60 etxebizitza eraikitzeko gastua baimentzeko (Gobernu Bilera 2022-2-8)

fotoconsejo.jpg

2022-02-08

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak proposatuta, Basauriko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, San Migel mendebaldean dagoen udal-jabetzako partzela batean 18 zuzkidura-bizitoki (AZB) sustatzeko.  Sustapen hori Etxebizitza Saila gaur egun sektore horretan eraikitzen ari den 36 bizitokiei gehituko zaie.  

Gobernu Kontseiluak, gainera, 2022tik 2024ra bitartean 7,9 milioi euroko gastua egitea baimendu du Zarauzko Salberdin auzoan beste 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko. Apartamentuen obra-lizitazioa datozen asteetan egingo da, eta datorren udazkenean hasi ahal izango dira eraikitzen.

Alokairu-erregimeneko zuzkidura-bizitokiak bi udalerrietan etxebizitza-premia berezia duten kolektiboentzat izango dira. Errentamenduan adjudikatuko dira, gehienez ere bost urterako, hileko kanon bat ordaintzearen truke. Kanon hori ez da izango bizitoki horietako egoiliarrek duten errentaren % 30etik gorakoa. Pertsona horiek bete egin behar dituzte indarrean dauden araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak.

70 urtetik gorako pertsonek ere denbora-mugarik gabe eskuratu ahal izango dituzte etxebizitza horiek, baldin eta etxebizitza izanik, berori Eusko Jaurlaritzari lagatzen badiote Bizigune alokairu sozialeko programan sartzeko.