400.000 euro nekazaritza-sektoreko lanbide- eta enpresa-elkarteen jarduerak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2022-10-25)

fotoconsejo.jpg

2022-10-25

 

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduaren bidez, nekazaritza-sektoreko lanbide- eta enpresa"elkarte eta federazioentzako 2022ko laguntzen deialdia egin du. Gehieneko kopurua 400.000 eurokoa izango da; kopuru horren % 80 LGENF funtsetatik etorriko da, eta, gainerakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko elkarrizketa sozialaren funtzioak garatzen laguntzeko eta haren jarduerei laguntzeko, jarduerak gauzatzean egindako gastuak hartuko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, besteak beste: 

  • Jarduera sindikaletarako lokalak mantentzea.
  • Zeregin sindikaletan diharduten langileak izateko lan-kontratuak mantentzea.
  • Nekazaritza-sektoreko profesionalei aholkularitza eta informazio sindikala emateko langileekin lan-kontratu berriak formalizatzea.
  • Gastu arruntak, ez inbertsiokoak. 

Sindikatu izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak izan daitezke onuradun, baldin eta, legean ezarritako baldintzak beteta, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatu eta defendatzea xede badute eta nekazaritzako profesionalek osatzen badituzte, diharduten nekazaritza-ekoizpenaren azpisektorearen arabera bereizketarik egin gabe.

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak Agindua argitaratzen denetik 2022ko azaroaren 30era bitartean (egun hori barne) aurkeztuko dira. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, honako helbide elektroniko honetan: