Tapia: "Adierazleek erakusten dute jarduera industriala eta inbertsioak handitzen ari direla, dinamismo ekonomikoa dago"

2021-06-04

  • Ekonomiaren Garapeneko sailburuak euskal industriaren inplikazioa eskertu du, neutraltasun klimatikoa jarri baitu erabakien erdigunean, gogoz eta konpromisoz
  • Gizarteak, industriak eta energia-ekoizleek segurtasun juridikoa behar dute, eta aste honetako egoerak urte hauetan bizi dugun ezegonkortasuna islatzen du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan azpimarratu duenez, susperraldiaren adierazleek erakusten dute industriaren jarduera eta inbertsioak areagotzen ari direla, dinamismo ekonomikoa dagoela, alegia.

Adierazle ekonomikoetan uste baino indar handiagoa dagoela nabarmendu du Tapiak, nahiz eta pandemia aurreko susperraldiaren trantsizioan gauden oraindik.

Tarifa elektrikoa funtsezkoa da industria-sarea berreskuratzeko. Tapiaren hitzetan, "Gizarteak, industriak eta energia ekoizleek, prezio egokiez gain, segurtasun juridikoa ere behar dute. Aste honetako egoerak urte hauetan bizi dugun ezegonkortasuna islatzen du ".


Gainera, sailburuak azaldu duenez, industria jasangarria izateko ahalegina nabaria ari da izaten "eta borondatea eta jarrera eskertu nahi ditut, batez ere energia gehien erabiltzen duten enpresetan eta hondakinak sortzen dituztenetan, baita energia-eraginkortasunean eta neutraltasun klimatikoan aurrera egiteko duten gogo eta konpromisoengatik ere. Honelako ekintzak erabaki industrialen erdigunean daude ".


Klima-neutraltasuna Europar Batasunak planteatutako helburua da, eta Euskadik bere egin du. Horrek esan nahi du igortzen duguna, gordetzen duguna edo biltegiratzen duguna kopuru berbera dela eta ondorioz eragina zero dela.


Hori lehentasunezko helburua da Eusko Jaurlaritzarentzat, bai industrian, bai garraioan: Ekonomia iraunkorra garatzea, gure gizartearekin justua, enplegu berdeak, gainera, aukera ekonomikoa dira.


Tapiak gainera, asteburu honetan FICOBAko Bioterra Azoka bisitatzeko gonbitea luzatu du. Bertan, Eusko Jaurlaritzak mugikortasun jasangarria hobetzeko, energia berriztagarriekin aurrera egiteko, elikadura eta ekonomia zirkularra hobetzeko laguntza-programak eskainiko dizkie herritarrei.