PRTR 2020 DATUEN ADIERAZPENA

Argitalpen-data: 

AURKEZTEKO EPEA: 2021/04/05etik 2021/06/05era

Ohar honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta 2020ko ekitaldiko PRTRri buruzko datuak aurkeztu behar dituzten enpresei  honako hau jakinarazi nahi dizuegu:

Datu horiek elektronikoki izapidetzeko sistema berriaren garapenean eta beste plataforma batzuetatik datozen datuen migrazioan izandako atzerapenak direla eta, ekitaldi honetan prozedura horren hasiera- eta amaiera-epeak atzeratzea erabaki da. Datu horiek deklaratzeko prozedura berria INGURUNET plataforman egongo da irekita 2021eko apirilaren 5etik 2021eko ekainaren 5era. Halaber, jakinarazi nahi dizuegu aurten ezin izango dela IKS-eem plataforma erabili prozedura horretarako, plataforma hori ez baitago egokituta adierazpenaren formatu eta eduki berrira.

Sentitzen dugu aipatutako atzerapena eta zuen erakundeetan sortu ahal izan ditugun nahasmenduak. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu joan den ekitaldian PRTR datuak izapidetzeko sistema berria erabili zuten enpresei, haien lankidetza ezinbestekoa izan baita plataforma berrian akatsak antzeman eta zuzentzeko.