Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak arbitrajea indartu du

Argitalpen-data: 

Energia-merkaturatzaileek erreklamazioak ebazteko baliabide alternatiboen berri eman behar diete bezeroei

Iturria: MLBN

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egin duen azterlan baten arabera, kontsumitzaileek oso gutxitan jo dute arbitrajera energia-merkaturatzaileekin dituzten gatazkak konpontzeko. Izan ere, arbitrajeen % 50etik gora kontsumitzaileen alde ebatzi dira, baina arbitrajea erreklamazio guztien % 0,24besterik ez da (2020. urteko datuak, MLBNk emandakoak).

Horregatik, MLBNk honako hau adierazi du: merkaturatzaileek kontsumoari lotutako gatazkak konpontzeko sistema alternatiboei buruzko informazioa nabarmendu behar dute beren webguneetan, sustapen-informazioan eta kontratuetan. Arbitrajea kontsumitzailea babesteko baliabide indartsua da, erreklamazioak arintzen ditu eta doakoa da.

Erakunde arautzaileak gogorarazi duenez, kontsumitzaile batek bere konpainia elektrikoaren edo gas-konpainiaren aurkako erreklamazioa aurkezten duenean, eta konpainia horrek aldeko ebazpena ematen ez duenean, Kontsumoko Arbitraje Batzorde batera edo auzien bitartekaritzako beste erakunde batera jo dezake beti, bigarren instantzian. Horrela, auzia ebazteko bide judiziala saihesten da.

2021ean, mota horretako 66 erakunde izan ziren Espainian, hainbat sektoretan aktibo daudenak, elektrizitatearena eta gasarena barne. Bi kasuetan, sektoreko legeek zehazten dute konpainiak arbitraje-erakunde bat izendatu beharko duela, 2013/11/EB Zuzentarauan eta azaroaren 2ko 7/2017 Legean ezarritako betekizunen arabera.

Kontsumitzaileen erreklamazioak

MLBNk egindako azterlanak 51 merkaturatzailetan jarri du arreta, elektrizitatearen kasuan % 94ko merkatu-kuota dutelako eta gasaren kasuan % 98koa.

Azterlan horretan ikus daitekeenez, nahiz eta merkaturatzaile askok kontsumitzaileei arbitrajeei buruzko informazioa ematen dieten bezeroari arreta emateko bitarteko edo kanalen bidez (web-orriak, sustapen-informazioa, fakturak, kontratuak, etab.), aurkeztutako erreklamazioen kopurua oso txikia izan da azken urteotan.

Zehazki, 2019an eta 2020an 3.509 eta 1.930 arbitraje-eskaera erregistratu ziren (1.340 elektrizitatean eta 590 gasean), hurrenez hurren; hau da, aurkeztutako erreklamazio guztien % 0,25 eta % 0,24.

Era berean, erreklamazio ohikoenak kontratazioa eta salmentak (486 elektrizitatean, 352 gasean) eta fakturazioa (579 elektrizitatean, 107 gasean) izan ziren. Horrez gain, 2020an, arbitrajeen emaitzen % 50etiik gora kontsumitzaileen aldekoak izan ziren.

Informazioa kontratuetan eta bestelakoetan

Ondorioz, MLBNk gogoratzen du gatazkak konpontzeko dauden baliabide alternatiboei buruzko informazioa sartu behar dela webguneetan, kontratuetan eta fakturetan, erraz ikusteko moduko toki batean.

Auziak judizioz kanpo ebazteko baliabideei atxikitzea (arbitrajea) ez da aukera bat elektrizitate-enpresen kasuan: elektrizitatearen barne-merkatuaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, enpresa horiek arbitraje-sistemetan parte hartu behar dute nahitaez.

Horrez gain, energia elektrikoaren fakturak jaso behar duen gutxieneko edukiaren barruan, azken bezeroen eskubideei buruzko informazioa sartu beharko dela ezartzen du, auzien judizioz kanpoko ebazpenari dagokionez, dagokion erakundearen harremanetarako datuak barne.

MLBNk emandako informazioa erabiliz osatu da testu hau