Lehendakariak UNRWAren ordezkari nagusia, Phillipe Lazzarini, hartu du

2021-05-11

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak lagunduta, UNRWA-Palestinak Ekialde Hurbilean duen biztanle errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren ordezkari nagusia, Phillipe Lazzarini, hartu du, gaur goizean Lehendakaritzan.

Bileran, UNRWAko Ordezkari Nagusiak COVID-19ren pandemia globalak Palestinako errefuxiatuei eragiten dizkien muturreko erronken berri eman du, baita blokeoaren, indarkeriaren, desplazamenduen eta oinarrizko eskubideen urraketen ondorioz larritu den biztanleriaren pobretzearen berri ere.

UNRWA, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia

UNRWA Nazio Batuen Erakundeak 1949an ezarritako agentzia bat da, Palestinako 5 milioi errefuxiatu baino gehiagori laguntza eta babesa emateko aginduarekin. Palestinak Jordanian, Libanon, Sirian, Zisjordanian eta Gazako zerrendan dituen errefuxiatuei giza garapen osoa lortzen laguntzea du helburu, haien egoera zailari konponbide justu eta behin betikoa emateko zain. UNRWAren zerbitzuek honako zerbitzu hauek ematen dituzte: Hezkuntza, arreta medikoa, sorospena eta gizarte-zerbitzuak, kanpamenduen azpiegitura eta hobekuntza, babesa eta mikrofinantzaketa.