Hondarribia bixibizi: 2020ko laburpena

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Hondarribia bixibizi: 2020ko laburpena

2020a urte berezia izan da. Martxoa arte, Hondarribia bixibizi orientazio zerbitzuak normaltasunez funtzionatu zuen. Baina Covid-19aren ondorioz, martxoa urria bitarte, zerbitzua deribaziorik gabe izan zen. Urrian zerbitzua eta deribazioak berriz martxan jarri ziren, baina pandemiaren eraginez erabiltzaile kopurua baxua izan zen. Orohar, zerbitzuak ezin izan du orain arte eramandako dinamikarekin jarraitu.

Hondarribiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua 2018an martxan jarri zenetik 248 pertsonek erabili dute. Gaur egun 84 pertsonek jarraitzen dute, zerbitzua erabiltzen hasi zirenetatik %34ak. Erabiltzaile gehienak osasun zentrotik bideratzen dituzte. Hasieratik horrela izan zen eta berdin jarraitzen du. Aldi berean, eskoletatik bideratutako gazte kopurua mantendu egin da. Hala ere, nerabeekin jarraipenak egiteko bide berriak zehaztu behar dira; orain arte hitzorduak ikasleekin bakarrik egin izan dira, baina ikasle hauen gurasoekin lan egitea garrantzitsua iruditzen zaigu. Bestalde, autoibilbidetik (nor bere kabuz) zerbitzura gerturatzen den jende kopurua baxua izaten jarraitzen du. 

Erabiltzaileen sexuari dagokionez, aurten gizonak izan dira zerbitzuaz gehiago baliatu direnak, hala ere, aldea ez da oso handia izan. Aurreko urtean bezala, adinekoak onura gehien lortzen dutenak direla nabarmendu dezakegu. 

2021 urtera begira, Covid-19aren eragina gutxinaka murriztea espero dugu, desagertu arte. Aldi berean, JFK Orientazio Zerbitzua bai osasun zentroarekin, baita hezkuntza arloarekin ere elkar lanean jarraitzea funtsezkoa iruditzen zaigu. Halaber, gizarte zerbitzuen ibilbidea jorratu nahi dugu, aurten saiakera eginez eta aurrerago, aukera badago, esparru honetan lanean jarraitzeko.

Txosten osoa hemen dago irakurgai.