Euskadiko Lehorreratze Sareak 30-40 lehorreratzeei erantzuten die urtean

Argitalpen-data: 


      Plentiza_011.JPG
  • Lehorreratze Sarea boluntario zientifikoez osatuta dago, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean lehorreratzen diren zetazeoei, itsas txakurrei, marrazoei eta itsas dortokei laguntzeaz arduratzen da
  • Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloaren eta AMBAR elkartearen 2017ko hitzarmenaren bidez, bi erakundeen arteko lankidetza indartu zen, lehorreratze-sareari eusteko eta boluntario-talde sendoagoa eta egonkorragoa izateko

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburua eta Asier Arrese Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria bertaratu dira gaur Euskadiko Lehorreratze Sareak egiten duen lanari buruzko dibulgazio-bideoaren aurkezpenera. Aurkezpena Plentziako Itsas Estazioan egin da (PiE-UPV/EHU) eta Leire Ruiz AMBAR elkarteko presidente eta Lehorreratze Sareko zuzendariak eta Ionan Marigómez Plentziako Itsas Estazioko (PiE) zuzendariak parte hartu dute.

Euskadiko Lehorreratze Sarea boluntario zientifikoez osatuta dago, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean lehorreratzen diren zetazeoei, itsas txakurrei, marrazoei eta itsas dortokei laguntzeaz arduratzen da. Horrez gain, kostaldeko uretan eta itsasertzean agertzen diren espezieen informazioa jasotzen du, eta informazio hori, gero, Naturaren Informazio Sistemetan biltzen da.

AMBAR itsas faunaren ikerketa eta babeserako elkarteak 20 urte daramatza euskal kostaldeko lehorreratze-sarea zenbait helbururekin mantentzen, hala nola itsas fauna (batez ere ugaztunak) epe luzean ezagutzea, boluntarioak eta interesdunak prestatzea, ingurumen-sentsibilizazioa eta -hezkuntza, edo lehorreratzeen arloko kudeaketa eta aholkularitza.

Lehorreratze-sarea mantentzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta AMBAR elkarteak 2017an hasitako lankidetzari eta egindako hitzarmenari esker, elkarteak boluntario-sare sendoagoa eta egonkorragoa lortu du, eta, hartara, irisgarri dauden lehorreratze guztietan edo ia guztietan laguntzen duen sare sendo bihurtu da; izatez, ia bikoiztu egin dira erantzuna jasotzen duten lehorreratzeak.

Horrez gain, zetazeoen eta itsas txakurren begiztatzeei eta lehorreratzeei buruzko datu primario guztiak bildu eta normalizatu dira, 90eko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte. Horri esker, euskal kostaldeko itsas ugaztunen espezieen egoera ezagutu ahal izateko informazio fidagarria izaten hasi gara.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzak du natur ondarea babesteko eskumena, baita basa-faunako eta basa-florako habitaten eta espezieen jarraipena egiteko eta Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema kudeatzeko eskumena ere. Itsas ugaztunek oso informazio baliagarria ematen dute kontserbazio-neurriak diseina daitezen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean lehorreratzen diren zetazeoei eta itsas txakurrei laguntzea.

Lehorreratze Sarea 112 (SOS Deiak) zerbitzura egindako dei batekin aktibatzen da. Itsas animalia bat hondartzan lehorreratuta aurkitzen duen orok 112ra deitu besterik ez du egin behar, eta AMBAR elkarteko boluntarioak martxan jarriko dira egoera baloratu eta jarraitu beharreko urratsak erabakitzeko.

 

2020ko DATU OROKORRAK

Número de actuaciones en 2020 2020ko jardueretako kopurua

 

41

 

VIVO / BIZIRIK

MUERTO / HILIK

CETÁCEOS / ZETAZEOAK

24 (% 58,53)

7 (1)

17 (% 70,83)

PINNÍPEDOS / ITSAS TXAKURRAK

11 (% 26,83)

 

11 (1)

(1)

TORTUGAS MARINAS / ITSAS DORTOKAK

1

0

1

GRANDES PECES / ARRAIN HANDIAK

5

4

1

         

Urtean 30 eta 40 lehorreratze inguru gertatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean, abendutik apirilera bitartean batik bat. Izan ere, haizeak eta denboraleek eragina dute animaliak kostaldera iristean. Donostian, Zarautzen eta Zumaian (Gipuzkoan) eta Getxon eta Sopelan (Bizkaian) gertatzen dira lehorreratze gehien.

Batzuetan Lehorreratze Sareak marrazoen eta bestelako arrain handien eta itsas dortoken lehorreratzeetan ere laguntzen du. Edonola ere, mota horretako fauna oso aldian behin lehorreratzen da, ia anekdotikoak dira. Gehienak zetazeoak eta itsas txakurrak izaten dira.

KOKALEKUA

Artatutako lehorreratzeen kopurua asko aldatzen da boluntarioen eskuragarritasunaren arabera, eta Bizkaia eta Gipuzkoa nahiko berdinduta daude lehorreratzeen kopuruari dagokionez. Kostaldeko kilometro irisgarriak eta udalerri bakoitzeko biztanleen kopurua hartu behar da kontuan. Ez da kasualitatea lehorreratze gehien dituzten herriak hondartza handiak dituztenak izatea, guztiz irisgarriak baitira eta urte osoan jende ugari baitabil horietan. Eremu malkartsuek, hondartza irekirik gabeko udalerriek edo itsaslabarrek erregistro gutxiago dituzte, baina horrek ez du esanahi horietan animalia gutxiago lehorreratzen direla; ez dira detektatzen, besterik gabe. Zuzenagoa litzateke detektatutako animalia lehorreratuez hitz egitea.  

  

BIZKAIA   12

GIPUZKOA   27 (% 65,85)

 

Barrika

1

Deba

2

 

Getxo

2

Donostia

10 (% 24,40)

 

Gorliz

2

Errenteria

1

 

Lekeitio

1

Getaria

4

 

Muskiz  

1

Hondarribia

1

 

Ondarroa

1

Mutriku

4

 

Santurtzi

1

Orio

1

 

Sopela

3

Pasaia

1

 

 

 

Zarautz

3

 

 

LEHORRERATZEEN URTAROKOTASUNA

Itsas txakurrak neguan agertzen dira; zetazeoak, berriz, urte osoan lehorreratzen dira, baina batik bat urtarriletik martxora bitartean, gorputzak lurrera arrastatzen dituzten edo egoera txarrean dauden animaliak hiltzen dituzten denboraleen eta itsaso txarren ondorioz. 

  

BIDEO (EUS): LEHORRERATZE SAREA

BIDEOA (CAS): RED DE VARAMIENTOS

BIDEOA (ENG): STRANDING NETWORK

 

Informazio gehigarria