Enplegu sailburuordearen balorazioa, apirileko langabeziaren datuei buruz

2021-05-05

Apirilean, pandemia hasi zenetik, Euskadi langabeen kopururik txikienera iritsi zen. Datu kezkagarria da, ez baitugu galdutako enplegu guztia berreskuratzea lortu.

Baina itxaropenerako datua da, zeren

  • Gure ekonomiaren erresistentzia sendotzen du
  • Eta susperraldi hori argiagoa da industrian, hori baita daukagun indargune Nagusia

Baina, gainera, apirilean ziurgabetasuna izateko arrazoi asko egon dira: txertoei buruzko zalantzak, aste santuko mugikortasun-murrizketak, enpresa garrantzitsuen krisia eta, hala ere, enpleguak uste baino hobeto erantzun du.

Gainditu gabeko irakasgaiak ditugu oraindik.

  • Behin-behinekotasuna oso handia da krisiaren aurretik bezala.
  • Luzaroko langabeen kopuruak gora egin du
  • Emakumeen langabezia handiagoa da oraindik ere.

Horregatik, une honetan hiru erronkak hauek dira:

  • Gaixotasuna geldiarazteko txertoa zabaltzea eta jarduera ekonomikoari lasaitasuna eskaintzea.
  • Inbertsioei eta enplegua sortzeari laguntzen jarraitzea
  • Enplegu berria kalitatezkoa izateko politiketan murgiltzea.