Dakienari galdetuz

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Dakienari galdetuz

Beharbada, pandemiaren garai honetan gizarteratu den ideietako bat ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiaren beharra da.

Jarduera fisikoaren kasuan ere horrela dela ulertzen dugu.

Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren Legeak bere bidea hasi du Eusko Legebiltzarrean. Bide horrek ebidentzia zientifikoan oinarritutako politikak ekarriko dituelakoan gaude, eta, horretarako, administrazioak eta unibertsitateak elkarrekin lan egitea oso lagungarria izan daitekeela uste dugu.

2019an hainbat unibertsitatetako profesionalekin hasi ginen lanean: UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, UCLM, Glasgowko University of Strathclyde, Ljubljana Unibertsitatea eta Granadako Unibertsitatea.

Lan horren emaitza dira hainbat dokumentu, jarduera fisikoaren arloan erabakiak hartzen dituzten pertsonen hausnarketa eragin beharko luketenak.

Jarraian, haietarako estekak erakutsiko ditugu, errazago kontsultatu ahal izateko:

  • Eusfit Mugiment, bukaera txostena eta aurkezpen bideoa.
  • Euskal ume eta nerabe aktibo eta osasuntsuak 2021 txostena.
  • Haur eta gazteen jarduera fisikoaren aurkezpena sailburuei.
  • EAEOIn jarduera fisikoaren atala hobetzeko proposamenak.
  • Activity breaks bideoa.
  • Jarduera Fisikoaren Maila Ezagutzeko Sistemarik Egokiena Proposatzeko Ideiak.

2022ko urrian, une honetan garatzen ari den azelerometria-azterlanaren txostena aurkeztuko da. Horrekin aurreikusitako lanak amaituko ditugu. Mila esker horien garapenean parte hartu duzuen guztioi.