AtxabaltaMugik elikadura osasungarria sustatzeko hitzaldi sorta antolatu du

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia-  AtxabaltaMugik elikadura osasungarria sustatzeko hitzaldi sorta antolatu du

AtxabaltaMugi ekimenak elikaduraren inguruko hitzaldi sorta antolatu du. Bertan, menu osasungarri bat egitea, elikagaien etiketak interpretatzeko jarraibideak eta Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko aholkuak landuko dira. Garazi Abasolo dietista atxabaltarraren eskutik, lau saio izango dira urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an eta 10ean, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuta. Ibarra kiroldegian izango dira, 18:00etatik aurrera.

 Urriaren 20an, Garazi Abasolok nola osatu plater osasungarriaren gaineko azalpenak emango ditu. Besteak beste, elikagaien sailkapena, erosketa nola egin, asteko menu orekatu eta osasungarrien adibideak jorratuko ditu.

  • Urriaren 27an, berriz, etiketa nutrizionalak irakurtzen irakatsiko du, gure eguneroko dieta osatuko duten osagaiak hobeto aukeratzeko. Saio hau jarduera fisikoko orientazio zerbitzuko erabiltzaileei zuzenduta dago.
  • Azaroaren 3an Behobia-Donosta lasterketarako nutrizio on baterako aholku erabilgarri batzuk eskainiko dira. Tailer honetan lasterketa aurretik, bitartean eta ondoren zer jan erakutsiko die bertaratutakoei, baita nola hidratatu eta zer saihestu behar den ere.
  • Azkenik, azaroaren 10ean gosari osasungarriei buruzko tailerra egingo da. Lehen Hezkuntzako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dagoen saio praktiko honetan, eguna energiarekin hasteko eta nutrizio-beharrak asetzeko hainbat aukera prestatu eta dastatuko dituzte.

 Hitzaldi hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Ibarra kiroldegiko harreran edo 943 03 98 42 telefonora deituz.