Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailak saltokiak modernizatzeko laguntzetarako deialdia egin du (Gobernu Bilera 2020-06-30)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 30

Saltokiak Modernizatzen Laguntzeko Programak (MEC) euskal saltokien berrikuntza eta haien kudeaketa-tresnen eta azpiegituren hobekuntza bultzatzea du helburu, kontuan hartuta, gainera, COVID19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz sortutako ezohiko egoera. Aurtengo ekitaldian, programaren aurrekontua 1.250.000 eurora iritsi da.

Enpresaren aktiboari gaineratzen zaizkion eta fisikoki saltokian kokatuta dauden proiektuak hartzen dira laguntza jaso dezaketen proiektutzat.

  • Lokala, merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak eta ekipamenduak eta behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren barneko zein kanpoko elementuak eraberritzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak, egungo egoera kontuan hartuta (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 4.000 euro).
  • Salgaien, informatika-ekipamenduen, aplikazioen eta osagarrien balantza elektronikoak, merkaturatze-prozesuetan txertatuta edo enpresa-kudeaketara, online salmenta eskaintzen duten webguneak sortu eta ezartzera eta webgunea gailu mugikorretara egokitzera bideratuta daudenean (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 900 euro).
  • Merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak, COVID19ak eragindako alarma-egoera dela eta (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 900 euro).: