Segurtasuneko sailburuordeak jakitera eman du Euskadin jokoaren plangintza aldatzeko prozedura hasiko dela

2020.eko urtarrilak 09

Jokoaren Euskal Kontseiluaren baitan

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilak 9.

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak gaur eman du jakitera Jokoaren Euskal Kontseiluan, Euskadin jokoaren plangintza aldatzeko prozedura hasiko dela; plangintza hiru urtera berrikusteko aurreikuspena Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen 120/2016 Dekretuan, uztailaren 27koan, dago jasota.

 

“Aldaketa-prozedura abian jarriko da berehala hasteko jokoa desegoki erabiltzearekin eta, ahal den neurrian, batez ere gazteen eta nerabeen artean adikzio-arazoak saihestearekin zerikusia duten arriskuak murrizteko urratsak ematen”, adierazi du Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Jokoaren Euskal Kontseiluak egindako bileraren amaieran.

 

Sailburuordeak, bere esku-hartzean, gogoratu du gizartea gero eta gehiago kezkatzen dutela adikzio-arriskuek eta horiek pertsonengan dituzten ondorio patologikoek, eragin zuzena duten aldetik familia eta gizarte ingurunean.

 

“Arrazoizkoa da, beraz, Administraziotik behin eta berriz azpimarratzea arduraz jokatu behar dela eta Administrazioaren erantzukizuna dela jokoa arautu eta kontrolatzea”, adierazi du.