"No hay edad que nos pare" Youtube kanala

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - "No hay edad que nos pare" Youtube kanala

Gasteizko Udalak YouTube kanala martxan jarri du, nagusiek etxean ariketa fisikoa egin dezaten. Beraien monitoreek gidatuta.

Gasteizko Adinekoentzako Zentro Soziokultural-etako Programa Soziomotorren eskutik, "No hay edad que nos pare" ekimena sortu da. Ekimen honen helburua da bizi garen egoera honetan adinekoek etxetik ariketa egiten jarrai dezatela.

YouTube kanal honetara bideo labur eta errazak igoko dira. Indarra, mugikortasuna, erresistentzia eta oreka landuko dira. Gimnasia eta jolas mota batzuekin bideo alternatiboak ere egongo dira.

Erorketen prebentzioaz eta ohitura osasuntsuez ere hitz egingo da, gure adinekoen bizitza errazagoa eta seguragoa egiteko.

Saioetan beti gomendatzen da beroketa on batekin hastea indarra, mugikortasuna eta erresistentzia landu baino lehen. Bukatzeko luzaketa batzuk edota erlajazioa egiten da.

Espazio hau Osasun eta ongizate arloaren, Osasun parkeen animazio programaren eta Adinekoentzako Zentro Soziokultural-etako Erorketak saihesteko programa-ren ekimen bat da.