Informazio oharra: ELA Sindikatuaren akusazioak

2020.eko urtarrilak 14

ELA sindikatuak egindako akusazioei dagokienez, Osasun Sailak honako hau adierazi nahi du:

 

  • ELAk aipatu duen indarreko legedia 2-2017 jarraibidea da. Bertan, behin-behineko langileei hornitzeko prozesuetan balorazio-batzordeetako kide izatea galarazten zaie.
  • Nekane Murga sailburua, orduan, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria zen, eta, beraz, kargu publiko bat eta hautatutako lanpostuen nagusi hierarkikoa, ez behin-behineko langilea.
  • Lanpostuak indarreko araudiaren arabera bete ziren; horien artean, sindikatuak aipatzen duen 2-2017 instrukzioa, beti ere, EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak aldi baterako betetzeko prozeduretan aplikatzekoak diren irizpide orokorrei zorrozki jarraituz.
  • Horre gain, ebaluazio-batzordeetako buru eta kide izango diren pertsonen proposamena sindikatuetako ordezkariei jakinarazten zaie beti, dagokien epean haien iritzia adieraz dezaten. Kasu honetan, ordezkaritza sindikalak ez zuen inolako eragozpenik edo alegaziorik adierazi.

 

Horregatik guztiagatik, Osasun Sailak berehalako zuzenketa bat eskatzen dio ELAri, egindako adierazpenak faltsuak direlako.

Dena ez da zilegi, ez politikan, ez sindikalgintzan. Hala, hauxe eskatzen dio Sailak ELA sindikatuari, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren izen ona orbandu eta, beraz, Euskal Osasun Sistema hobetzeko egunero lan egiten duten profesional guztiei aipua kentzea xede duen jarduera jarraitu hau bertan behera utz dezan.

 

Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a