Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan

2020.eko uztailak 27

 

Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean.

 

Agindu berriak eguneratu egiten du 2020ko ekainaren 18an argitara ateratakoa, eta neurri-pakete bat ezartzen du, nabarmentzekoak:

 

  • Ostalaritzaren eremuan establezimenduek ezin izango dute itxi 01:30 ordua baino beranduago, eta ordu erdi izango dute taberna husteko. Gainera, ezin izango dute ireki 06:00ak baino lehenago. Ordu erdi izango dute establezimenduak husteko. Neurri hori tabernetan, jatetxeetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatuko da. Gaueko aisiako diskotekek eta establezimenduek ere ezingo dute irekita egon 01:30 ordutik aurrera; % 60koa izango da gehienezko aforoa, eta dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).

Kanpokaldean, 0.00etatik aurrera, eserita eta terrazetarako mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da.

Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu % 80ko portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.
Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.

  • Beilatokietan gehienez 60 pertsona bilduko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa % 60koa izango da leku itxietan. Beilatokietara ezin izango da bertaratu adierazitako pertsonen kopurua gainditzen denean, aldi berean etorri ez badira ere. Ehorzketetan ere 60 pertsona izango da gehienez onartuko direnak.
  • Gainera, debekatu egiten da edozein jarduera gazteen lonjatan eta antzeko lokaletan.
  • Bestalde, argitu egin dira alderdi batzuk maskararen derrigorrezko erabilerari Zehazki, lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean.
  • Aginduak aukera ematen du lurraldearen eremu batean espezifikoki aplikatuko diren neurriak ezartzeko, egoera epidemiologikoaren arabera.