Eusko Jaurlaritzak azaldu du zer neurri hartuko dituen Euskadik astelehenetik aurrera deseskaladaren 1. fasean

2020.eko maiatzak 09

Osasun Sailburu Nekane Murgak eta Garapen Ekonomikoko Sailburu Arantxa Tapiak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadik astelehenean abiatuko den deseskalatzearen lehen fasean hartuko dituen neurriak. Denak ere, osasun publikoa bermatuz normaltasunera mailaka itzultzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen trantsizio sanitario, sozial eta ekonomikorako Bizi Berri Planaren baitan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak berak atzo Legebiltzarrean iragarri bezala, fase honetara igaro ahal izan da Euskadik bai epidemiologikoki bai osasun arreta-ahalmenari dagokionez, normaltasunera bueltatzeko bidean aurrera egiteko baldintza guztiak betetzen dituelako; beti ere, osasun publikoa bermatuz eta, hortaz, norbanako nahiz taldeko konpromisoari eutsiz.

Bi sailburuek maiatzaren 11tik 24ra bitartean Euskadin pandemiak izango duen bilakaera positiboa mantentzearen zain dauden neurri nagusiak azaldu dituzte.

 Bestalde, Nekane Murga sailburuak iragarri du, Osasun Sailak eta Osakidetzak hasitako ohiko asistentzia-jardueraren errekuperazio-prozesuaren testuinguruan, astelehenetik aurrera, COVID ez diren eremuetan ospitaleratutako pazienteak pertsona baten bisita jasotzen hasi ahal izango direla. Hala ere, ez da gauza orokorra izango. Bisita jasotzeko aukera banaka baloratuko da.

 

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 127.694 PCR eta 74.796 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 9.446 proba egin ziren.

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.553 da, eta horietatik 79,7% berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 53 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 10 positibo dira Araban, 34 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 343 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.403 heriotza izan dira orotara, horietatik 13 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 477 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 401 solairuko geletan eta 76 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 9

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

104

349

4.604

BIZKAIA

287

778

9.962

GIPUZKOA

86

276

2.987

EUSKADI GUZTIRA

477

1.403

17.553

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/8_mayo_Boletin.pdf