Eusko Jaurlaritzak 170.000 euro inbertituko ditu artxibo pribatuen antolakuntza, digitalizazioa eta hedapena laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-7-7)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 07

  • Iaz, 15 artxibo pribaturen hobekuntza diruz lagundu zen laguntza-ildo honen bitartez

Eusko Jaurlaritzak artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntza berriak onartu ditu bere gaurko Gobernu Kontseiluan. Deialdiak 170.000 euroko aurrekontua izango du aurten artxibo pribatuen hobekuntza eta funtsen digitalizazioa sustatzeko.

Deialdia honek bi helburu nagusi ditu:

  • Artxibo historikoetako funtsen antolakuntzari edota beren artxibo-tratamenduari laguntzea.
  • Aldez aurretik antolatuta eta datu-base batean azalduta dauden artxibo-funtsen digitalizazioa sustatzea. Proiektuek kontserbazio iraunkorreko artxibo digital bat sortu beharko dute, bai eta Euskadiko Artxibo Sistema Nazionaleko webgunean txertatuko den kopia digital bat ere. Aurkeztutako proiektuek deialdi honetan zehaztutako baldintza teknikoak bete beharko dituzte.

Iaz, laguntza-ildo honek 15 artxibo pribaturen hobekuntza babestu zuen; honako hauek izan ziren laguntzak jaso zituzten onuradunetako batzuk: Sancho el Sabio Fundazioa, Indalecio Prieto Fundazioa, Loiolako Santutegia edota Euskal Herriko Txistularien Elkartea.