Euskadik erabilera publikoko espazioetan maskara erabiltzea derrigorra dela dekretatu du

2020.eko uztailak 15

Osasun Sailburuak agindua argitaratu du, COVID19aren bilakaera epidemiologikoari eusteko neurri gehiagorekin

 Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren aginduak gaur gauerditik maskara erabiltzea derrigorra dela ezartzen du, pertsonen arteko distantzia gorabehera, bai bide publikoan edo aire zabalean, bai erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartzerik badago.

Ostalaritzako lokaletan, ezingo dira 10 pertsonatik gorako taldeak batu mahaietan, ez establezimenduaren barruan, ez kanpoan.

Gainera aginduak agintzen du egungo egoerak iraun bitartean eta agindu hori indarrean egon bitartean, ez dela ordutegiak zabaltzeko beste baimenik emango, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko direla. Neurri horrek ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, jatetxeetan, txokoetan eta sozietate gastronomikoetan du eragina, bai eta diskoteketan eta gaueko aisiako gainerako establezimenduetan ere.

Azkenik, pandemiaren egungo egoera aintzat hartuta, arauak dio osasunaren kalterako dela kalean kolektiboan edo taldean edariak kontsumitzea.

Osasun Sailburuak neurri horiek hartzeko motiboak honako hauek direla esan du: COVID-19aren bilakaera epidemiologikoa, eta, udako aldia hasi denean, normalitate berrian sartu izanak pertsonen pilaketak ekarri dituela eta dakartzala egiaztatu dela eta, hala, ez direla ari zaintzen aisia-ekintzen eta kolektiboan gozatzearen inguruko prebentzio-neurriak. Aipatu duenez, “ezin diogu birusari berriz ere abantaila hartzeko aukerarik eman”, eta erantzukizun hori erakundeena eta herritarrena da.

Agindua gaur sartuko da indarrean, gaueko 00:00etan.

 

COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.188 proba egin ziren guztira (3.766 PCR eta 422 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 60 dira, Lurraldeka, 7 Araban, 10 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren pretsonetan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 39 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 17 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 4 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo ez hildakorik egon.   

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn. 

Osasun Saila eta Osakidetza baheketako PCR probak egiten ari dira Getarian. Orain arte, 400 pertsona baino gehiago deitu dituzte egiteko eta Osakidetzak kalkulen arabera, gaur bertan 600 proba egin ahal izango dira.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/15_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/15_julio_Datos_Asistenciales.pdf