Bilbon, Gasteizen eta Azpeitian 195 etxebizitza sozial eta gazteentzako apartamentu eraikitzea baimendu da (Gobernu Bilera 2020-06-30)

fotoconsejo.jpg

2020.eko ekainak 30

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 22 milioi eurotik gorako inbertsioa egiteko, horren bidez Bilbon, Gasteizen eta Azpeitian etxebizitza sozialen eta gazteentzako zuzkidura-bizitokien hiru sustapen eraiki daitezen.

Lehen sustapenak 6.406.000 euroko aurrekontua du, eta 55 etxebizitza sozial eraikiko dira Bilboko Arangoiti auzoan.

Gainerako bietan, gazteentzako 140 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira. Sustapenik handiena (92 bizitokikoa) Gasteizko Lakuabizkarrra auzoan eraikiko da, eta 9.798.218 euroko aurrekontua izango du; Azpeitiko Mirabeen komentu zaharraren zati batean, berriz, beste 48 bizitoki eraikiko dira. Komentuak ondare-balio handia du, eta mendebaldeko hegala birgaitzeko proiektuak 6.472.859 euroko aurrekontua du.

Zuzkidura-bizitokiak hainbat kolektiboren premia iragankorrei erantzuteko pentsatuta dagoen bizitegi-formula publiko bat dira. Legeak ezarritako gehieneko okupazio-denbora luzaezina bost urtekoa da, eta, horregatik, irtenbide egokia dira gazteenen emantzipazioa errazteko.

Datozen hilabeteetan, obren lizitazioa eta esleipena egingo dira, eta, aurreikuspenen arabera, eraikuntza datorren urtearen hasieran hasiko da. Sustapen guztiak energia-kontsumo ia nuluko irizpideei jarraikiz eraikiko dira.