Usurbil Suspertu orientazio zerbitzua martxan da

Argitalpen-data: 

Usurbil Suspertu orientazio zerbitzua martxan da

Pertsonak inaktiboak aktibo bihurtzeko eta pertsona sedentarioengan jarduera fisikoa edota kirol ohitura sortzea helburu duen Usurbil Suspertu programa jarri du martxan Usurbilgo Udalak.

Pertsona ez aktiboei zuzendutako jarduera fisikorako orientazio eta aholkularitza zerbitzu hau Usurbilgo osasun zentroan egongo da. Bertako profesionalek orientazio zerbitzuko erabiltzaileak izan daitezkeenak inaktibo izateagatik identifikatuko dituzte, ondoren orientatzailearengana bideratzeko.

Irati Ibarbia izango da Usurbil Suspertu programaren orientatzailea. Iratik, lehenengo kontsultan hasierako elkarrizketa eta erabiltzailea hobeto ezagutzeko gerturatze galdera batzuk egingo ditu. Ondoren, egin beharreko ariketak eta horien maiztasunaren eta intentsitatearen inguruko aholkuak luzatuko dizkie erabiltzaileei. 

Lau asteko plana proposatuko du orientatzaileak; behin epe hori pasatuta, erabiltzailearekin bildu eta denbora tarte horretan izandako kezkak edota eragozpenak elkarbanatuko dituzte. Lehenengo kontsultak aurrez aurre egingo dira. Gero, ordea, telefono bidezko jarraipena egingo da. 

Herritar guztiak izango dira ongi etorriak orientazio zerbitzuan, hala ere, proiektu honek zailtasunak dituzten herritarrei laguntza eskaini nahi die bereziki. Zerbitzua doakoa izango da. 

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Ir a descargar

Hona hemen  aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter -en egin dugun jarraipena .

Zorionak Usurbilgo Udalari, eta animo Iratiri.