Trafiko Zuzendaritzak bide-segurtasunari buruzko "Zirkulatzeko PREST" sentsibilizazio-programa jarri du abian

Argitalpen-data: 

IMG-20191027-WA0005.jpg

“Zirkulatzeko PREST” programa Euskadiko herri txikietara eramango da familien, adinekoen eta gazteen esparruan mugikortasun segurua sustatzeko

(Txurdinaga, 28/10/2019)

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak bide-segurtasunari buruzko sentsibilizazio-programa berritzaile bat jarri du abian. Programaren izena “Zirkulatzeko PREST” da, eta familiei eta, orokorrean, herritar guztiei, eta, bereziki, adinekoei eta gazteei, zuzenduta dago.

 

Programaren bidez Trafiko Zuzendaritzak jarduera hezitzaileak eta ludikoak jarriko ditu udalerri txikien esku, udalekin lankidetzan.

 

Bost gune ezberdinek osatzen dute:

 

    • (Adi-Adi). Bidean egunero sortzen diren eta arrisku-maila eta ondorio ezberdineko egoerak planteatuko zaizkie parte-hartzaileei, eta konponbidea eman beharko diete.
  • (Begi-Begi). Tailer bat da, eta bertan bidearen gainerako erabiltzaileek ikusi eta entzun ahal izateko prestatuko dituzte bizikletak eta patineteak.
  • Jolas gunea. Bideko seinale eta egoerez osatutako dominoa, puzzleak eta photocall bat izango dira.
  • Zirkuitua, bizikleta eta patineteentzat, arriskurik gabekoa, zirkulazioko eta elkarbizitzako arauak praktikan jartzeko.
  • Ebaluazio gunea. Egindako jarduerak baloratu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, semaforoaren teknika erabiliz.Jarduera horiez gainera, lehendik egiten diren beste ekimen batzuk egingo dira: ikastetxeetan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin egiten den antzerki-forum programa; eta mugikortasun autonomoa duten 65 urtetik gorakoentzako “Pausuz pausu, seguru” hitzaldiak.“Zirkulatzeko PREST” programa Kanpezun eta Guardian (Araban) eta Plentzian (Bizkaia) estreinatuko da, eta, ondoren, honako herriak bisitatuko ditu 11:00etatik 14:00etara:

 

  • Urretxu (Gipuzkoa), azaroaren 10ean, igandean
  • Markina-Xemein (Bizkaia), abenduaren 14an, larunbateanEusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren esanetan, “’Zirkulatzeko PREST’ programaren helburua da herritarrei jolas moduan eta jai-giroan hurbiltzea seguru zirkulatzeko, istripuak saihesteko eta mugikortasun-sistema ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzeko Euskadin jarraitu beharreko arauak”.Ekimena Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren 2015-2020 aldiko Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoan jasotako Bide Hezkuntzako Estrategiaren baitan antolatu da, eta helburua du oinezkoen nahiz edozein eratako ibilgailuak gidatzen dituztenen istripu eta ezbehar kopuruari aurrea hartzea.