Suizidioaren prebentzioa, 2019 Osasun Mentaleko Mundu Egunaren muina izango da

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Euskadin suizidioaren prebentzio estrategia

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (aurrerantzean OME), urtero 800.000 inguru pertsonek bere buruaz beste egiten du eta askoz gehiagok bere buruaz beste egitera saiatzen da.

Espainian, 2016 urtean guztira 3.569 suizidio (bataz beste 10 suizidio egunero) gertatu ziren. Suizidioa izan zen kanpo-heriotzaren lehenengo arrazoia. Sexuaren arabera, suizidioaren prebalentzia gizonengan (% 74.6 eta emakumeenengan % 25,4) askoz altuagoa da. Adinari begiratuta, 15 eta 29 adin tartean dagoen biztanlerian suizidioa  heriotzaren bigarren arrazoia da.

Erkidego mailan, EAEko suizidio tasa 7,67ko da, estatuaren bataz bestekoarekin alderatuz,  zertxobait altuagoa. Estatu Espainiarrekoa 7,46/100.00 da. 2018ko EAEko  osasun-inkestaren arabera,  EAEn % 3,1 biztanlek bere bizitzako momenturen batetan bere buruaz beste egitea pentsatu zuen, portzentajerik handiena 45 eta 64 adin tartean dauden pertsonena izaki.

Suizidatzeko arriskuari dagokionez, suizidio eta nahasmendu mentalak artean dagoen lotura ondo dokumentatuta dagoen arren; ebidentzia dago suizidioen kopuru garrantzitsu bat krisi gertakarietan ematen dela. Izan ere, egoera konplexuak ( beteak beste, finantza-arazoak, lan-arazoak, famili- arazoak, haustura sentimental, gaixotasun kronikoak, mina) gainditzeko kapazitatea murrizten da. OMEk jokaera suizidak ondorengo egoerekin estu erlazionatuta daudela adierazten du:  gatazka, zorigaitz, indarkeri, gehiegikeri, bereizketa edo bazterkeri. Egoera hauek dira arrisku faktorerik garrantzitsuenak suizidio saiakerei begira.

Gainera, suizidioaren inpaktuak hurbilekoei, familiei, bizi diren komunitateari eta gizartearen osotasunari eragiten die. Aipaturikoek, askotan, suizidio gertakaria ikusezin bihurtzen saiatzen dira; nahasmendu mentalarekin lotuta dagoen estigma zabalduz;  laguntza eta behar den arretarako sarbidea  oztopatuz.

Horregatik nazioarteko erakundeek, haien artean OMEk suizidioa osasun publiko arazoa dela kontsideratzen dute, hori bai aldez aurretik aurreikusi daitekeena sektore desberdinetako profesionalen ( besteak beste; osasun, hezkuntza, lan, nekazaritza, merkataritza, justizia, zuzenbide, politika, komunikabide) artean esku-hartze koordinatuak eginez  eta  zenbait  neurri hartuz, hala nola:

  • suizidioa eragin dezaketen bitartekoetara (adibidez: pestizidak, su-armak eta sendagai batzuk) sarbidea mugatzea;
  • komunikabideek informazioa arduratsua ematea;
  • esku-hartzeak eskoletan;
  • alkoholaren kontsumo kaltegarria murrizteari begirako politikak ezarri;
  • identifikazio goiztiarra, tratamendua eta arreta eskaintzea ondorengo arazo motak dituzten pertsonei: osasun mental, sustantzien abusuak, min kronikoak, eta nahasmendu emozional akutuak;
  • jokaera suiziden kudeaketa eta ebaluazioari begira espezializatua ez den osasun langileriaren gaikuntza;
  • bere buruaz beste egiten saiatu ziren pertsonei emandako arretaren jarraipena egitea eta laguntza komunitarioa ematea.

Suizidioaren prebentzioak; herrialdeen gizarte, osasun eta komunitario agendari dagokionez, erronka garrantzitsuak eragiten ditu, suizidioaren prebentziorako estrategia integratuak egiterakoan  gai erabakigarria bihurtuz. Ildo honetatik, EAEk ondorengoa garatu du: Euskadin (2019) suizidioa prebenitzeko Estrategia. Lehenengo estrategia integrala suizidioaren inpaktua murrizteko, hauek erabiliz: prebentzioa, esku-hartze goiztiarra eta eragindako familia eta pertsonentzako arreta.

Estrategian osasun eremuko  profesionalek (psikiatria, psikologia, Lehen Mailako Arreta, Osasun Mentaleko Aholku Kontseilua, Osakidetza eta Osasun Saileko arduradunak)  parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzako segurtasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte politiketako eremuko profesionalek parte hartu dute. Foru Aldundi eta udaletxeetako profesionalek parte hatu dute. Sozio sanitario eremuko agenteek parte hartu dute. UPV/EHUko adituek parte hartu dut. Elkarte eta abarreko pertsonak.

Euskadin suizidioaren jokabide intzidentzia eta prebalentzia gutxitzeko helburuarekin, suizidioa prebenitzeko euskal estrategia  9 arlotan eta 57 neurritan egituratzen da.  Osasun publiko ikuspegi batetik, alderdi hauek jorratzen ditu:

  1. Estrategiaren koordinazio eta jarraipena, batzorde espezifiko bat eratuko da neurrien jarraipena eta betetzeaz arduratuko dena.
  2. Zaintza epidemiologikoa eta ikerketa, Euskadiko Osasun Behatokian suizidioarekin zehazki erlazionatutako arlo bat sortuko da. Arlo horren zereginak ondorengoak izango dira: zaintza epidemiologikoa egitea, ikerketa lana koordinatzea ,EAEan suizidioen erregistroa sortzea eta suizidioen profilak aztertzea.
  3. Informazioa eta kontzientziazioa herritarrentzako sentsibilizazio kanpainak eginez besteak beste, ondorengo gaiei dagokionez: estigmaren kontrako borroka, arrisku faktoreak identifikatu, informazio eta laguntza  web gune bat sortu eta komunikabideei begirako orientazio-gida bat argitaratzea.
  4. Hilgarriak diren baliabideetara sarbidea oztopatuz, potentzialki hilgarriak (sendagaia, su-armak, pestizidak eta legezkoak diren toxikoak eta abar), diren beste baliabideetarako kontrola indartuz eta alkoholaren kontsumoa jaisteko neurriak hartuz.
  5. Larrialdiak eta lehenengo esku-hartzea, jarduera protokoloen bidez edo jadanik dauden tresnetan (Osakidetzako Osasun Kontseilua, haurtzaro eta nerabetasunei laguntzeko dauden telefonoak; indarkeri matxista jasaten duen emakumeei arreta eta abar) suizidioaren prebentzioa sartuz.
  6. Komunitate eremua, ondorengoak sustatuko dira: suizidioaren arriskuari dagokionez: prestakuntza, identifikazioa eta abordaia; hezkuntza, gizarte zerbitzu, lan eta familia eremuetan.
  7. Osasun arloa, Osakidetzan Suizidio Arrisku kode (“CRS” deritzona) bat sortuz, batetik; arrisku egoeran dagoen pazientearen jarraipen estuagoa egitea ahalbideratuko duena osasun publiko sistemaren barruan, pazienteak edozein momentuan  artatua izatea eskatzen duen maila asistentziala edozein dela ere;  bestetik; suizidioa Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estratregiaren barruan, ekintza arlo berri  bezala sartuz.
  1. Postbentzioa, berehalako erantzuna behar duen protokolo bat ezartzea eta erakunde publikoen partetik deribazioa edo asoziazismoa sustatzea.
  2. Kalteberatasun egoeran dauden kolektiboak, jokabide suizidak antzeman eta aipaturiko jokabideen abordaia hobetzera bideratuta , ondorengoei begira: haur eta nerabe populazioa, indarkeri matxista kasuak, zaharra den populazioa, gaixotasun kroniko edo azkeneko unetan dauden pertsonak, desgaitasun mendekotasun edo bakarrik dauden pertsonak,  preso dagoen populazioa, beraien sexu-orientazio eta/ edo sexu-identitatea dela eta bazterkeria jasaten duten pertsonak eta etxerik gabe dauden pertsonak.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, kontsultatu: Euskadin suizidioaren prebentzio estrategia. (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)