Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak urteko bilera egin du Euskadiko Udaltzaingoen Buruzagitzekin

IMG_0094.JPG

2019.eko abenduak 13

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza-jarduketen balantzea egin dute

Erandio, 2019ko abenduak 13

Ertzaintzaren Erandioko Egoitza Nagusiko ekitaldi-aretoan egin da gaur Euskadiko Udaltzaingoen Buruzagitzen urteko topaketa, eta lantaldeek egindako lanaren berri eman da eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza-jarduketen balantzea egin da.

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eman dio hasiera bilerari, eta bertan izan dira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartzia, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo eta hiru hiriburuetako segurtasuneko zuzendariak. Horrez gainera, topaketan Euskadiko udaltzaingoetako buruzagitzen ordezkariak eta Ertzaintzaren Buruzagitzako kideak ere izan dira.

Bileran Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) izenpetutako hitzarmenaren baitan ekipamenduekin, berdintasunarekin, informatikarekin eta telekomunikazioekin, hautaketarekin eta prestakuntzarekin, eta esparru-arauarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko sortutako lantaldeek egindako lanaren berri eman da. Adingabeekin eta jokoarekin zerikusia duten polizia-prozedurak eta izapideak azaltzeaz gainera, herritarren segurtasunaren arloko zigor-araubidea ezartzeko interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak ere aztergai izan dira.

Era berean, alde batetik, Segurtasun Sailak eta udalek polizia-lankidetzarako ezarritako Oinarrizko Lankidetza Hitzarmenean adierazitako irizpideei jarraituz titularitateak izendatzeko eta gorabeheren zerrenda zehazteko egiten diren protokoloen berri eman da, eta horiek izenpetzen jarraituko dela adierazi da. Bestalde, 2019an izenpetutako Oinarrizko Lankidetza Hitzarmenei buruzko informazioa eman da, guztira 38 izanik izenpetu diren hitzarmenak.

Azkenik, adierazi da, Udaltzaingoko agenteen hirugarren hautaketa-prozesu bateratua amaituta eta laugarrenaren prozesua hasita, prozesuetan parte hartu duten 47 udaletako plantillak finkatu direla guztira 625 udaltzainekin.