Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du biharko, astearterako, itsasaldeko arriskuagatik eta kostako inpaktuagatik

Argitalpen-data: 

Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu biharko, azaroaren 12rako, itsasaldeko arriskuagatik 14:00etatik 18:00etara bitartean, 4 metro inguruko olatuak espero baitira.

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, bihar, asteartea, depresio bat sor liteke Galizia iparraldeko kostaldean. Depresioak Kantauri isurialde osoa gurutzatuko du eta asteazkenean iritsiko da EAEra. Egoera horrek olatu handiak eragingo ditu eta olatu handienen batez besteko altuera 3,5 metro ingurukoa izan daiteke, eta olatuen maiztasun-aldia 16 segundotik 19 segundora bitartekoa. Horrek eragingo duen egoeraren ondorioz abisu horia aktibatuko da nabigaziorako bihartik, asteartetik, aurrera.  

Horrez gainera, eta olatuak indartsuak izango direnez eta mareak ere nahiko biziak izango direnez, kostako inpaktua espero da, bereziki itsasgora inguruan. Olatuak indartsuagoak izan litezke bihar, asteartea, arratsaldean, eta alerta laranja aktibatuko da, beraz, kostako inpaktuagatik 14:00etatik 18:00etara, hau da, itsasgora baino bi ordu lehenago hasita bi ordu ondorenera arte, gainditze-indizeak I=6.7 m eta Imax=7.4 m izanik.

Gomendioak:

  • Ez hurbildu olatuen inpaktu guneetara, olatuek jo eta eraman egin baitzaitzakete.
  • Argazki ikusgarri batek ez du alferrikako arriskua konpentsatzen.
  • Itsasora eroriz gero, saiatu olatuak lehertzen diren lekutik aldentzen, eskatu laguntza eta itxaron erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, zaude lasai; ez egin igeri korrontearen aurka; itsasertzeko korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Udalek hartu beharreko neurriak:

  • Zaindu eta kontrolatu itsasertzeko errepideetako edo pasealekuetako arrisku guneak.
  • Herritarrak ohartarazi denboralearen ondoriozko arrisku-egoeraz eta hartu beharreko prebentzio-neurriez.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez.